Hernani: Klausula sozialak

Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Gipuzkoa
Hasiera data:
2018ko martxoa
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Hernani
Biztanle kopurua:
20003

Klausula sozialak udaleko kontratazio guztietan kontuan hartzeko eta praktikan jartzeko ekimena da. Zehar lerro bezala lantzen den heinean udalean hainbat departamentu elkarlanean jartzen ditu eta hainbat lan eremuetan du eragina.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Bi lan ildok bat egin zutela esan daiteke. Batetik, Tokiko Garapen Departamentua azken urteetan egiten ari den lana Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik (batez ere Kataluniako hainbat esperientzia ezagutuz eta herrian hainbat ekimen martxan jarriz). Politikoki apustu garbia egin da ESEaren gaiarekiko

Eta bestetik, Berdintasun Arloan garatzen ari den genero zeharlerrotasunaren ildoa dago, non genero klausulen lanketarekin hasi nahi zen. Denboran, Kontratazio Lege berriarekin topatu ginen, zeinak kontratu publikoetan klausula sozialak sartzera derrigortzen duen. Aukera ona iruditu zitzaigun, hortaz, lege berri hau baliatzea, udaletik kontratazio arduratsuagoa egiteko, zehar lerroko gaiei garrantzia emateko eta kontratazio berriak egiteko prozedura bateratu bat zehazteko.

Proiektuaren helburu orokorrak

  1. Klausula sozialak udaleko departamentu guztietan barneratzea eta zehar lerro bezala landua izatea.
  2. Kontratazioetan pleguak lantzeko prozedura bateratu bat zehaztea.


Ekimenaren helburu espezifikoak

  • Euskara: Udalarekin harremana duen eta udalarentzat lan egiten duen edozein enpresak edo eragilek harremana euskaraz egiteko gaitasuna bermatu behar du.
  • Berdintasuna: Eremuaren arabera egokitzen da (lan sektore feminizatua eta maskulinizatua den…)
  • Lan kontratazioak: Lan baldintzak zaintzen dituen kontratazioak
  • Ingurumen irizpideak: Gertuko produktu eta zerbitzuak Km 0aren filosofiaz, ontziak berrerabilgarriak izatea…. (Kiroldegiko kontratazioan, Zaharren egoitzako tabernan….)


Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

Zehar lerro bezala lantzen den heinean udalean hainbat departamentu elkarlanean jartzen ditu eta hainbat lan eremuetan du eragina.

Inplementazioa

Faseak eta ekintza planak

  1. Apustu politikoa egin zen (erabakia hartu)
  2. Formazioa egin zen udaleko teknikarien artean (harrera ona izan zuen). Talde zabala
  3. Lan talde txikia osatu (alkatea, zerbitzu sozialetako hautetsia, eta ingurumen, tokiko garapen, babes zibil, kontratazioa berdintasun, euskara eta babes sozialeko teknikariak).

Gaur egun kontratazioak eta pleguak nola landu diren aztertu da, eta hutsuneak identifikatu dira. Hori kontuan hartuta prozedura berri baten zirriborroa landu da lan talde txikian. Asmoa da, bi kontraturekin (obretako bat eta zerbitzuetako bat) proba pilotuak egitea. Fase horretan gaude momentu honetan.

Hala ere, bitarte honetan hainat kontrataziotan klausula sozialak txertatzen jarraitu da, adibidez:

  • Kale garbiketaren kontratazioa internalizatu egin da (deslokalizazioari aurre egiteko). Orain, Udaleko enpresa publikoaren bidez gauzatzen da.
  • Sukalde zerbitzuaren pleguak: (gorriz markatuak daude klausula sozialtzat kontsidera daitezkeenak)
  • Etxez etxeko zerbitzuko kontratua. Bertan pleguez gain, enpresarekin sinatutako langileei aplikatu beharreko hobekuntzak agertzen dira.

Baliabide ekonomikoak

Ez du koste ekonomikorik. Dedikazioa da gehiago. Ondoren, klausula bakoitzaren baitan ematen den gastuan du eragina.

Egindako formazioak koste bat izan du. Horrez gain, talde txikiaren gidaritza eta dinamizazioa Berdintasun Arlotik lantzen ari dira, genero-zeharlerrotasuna garatzeko lanketaren baitan kokatu baita eta bertan aholkularitza batekin ari gara lanean. Aurrera begira aurreikusten da taldearen gidaritza emateko eta formatzen joateko baliabide ekonomikoak beharko direla.

Eragindako dokumentuak

  • Kontratazio eta pleguak lantzeko Hernaniko Udalaren prozedura
  • Pleguak


Praktikaren hedapena

Ez da ezer berezirik egin, barne prozesua baita gehiago.

Ebaluazioa

Amaitu gabeko prozesua denez, ez da oraindik egin.

Praktikaren indarguneak

Babes politikoa da indargunea. Prozesuan sinetsi da, eta horrek ematen dio bultzada, baita baliabideak jarri izana ere.

Praktikaren puntu ahulak

Denbora falta eta elkar lanerako ohitura, eta horrek zailtasunak ekartzen ditu. Udalean oso sistematizatuta dago lan banaketa.

Beste eremu edota eragile batzuk ekimen hau abian jartzeko aukerak

Borondatea eta sentsibilizazio izanik, edonork jar dezake abian horrelako prozesu bat.

Kontaktua:
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra, Zerbitzu Sozialetako zinegotzia
Telefonoa:
943 557854 / 688870068 943 557854 / 688870068
Helbidea:
Sandiusterri kalea 1
www:
http://www.hernani.eus