Gares: Urbanismoa eta generoa

Feminismoa Etxebizitza eta hirigintza Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2018ko apirila
Bukaera data:
2018ko ekaina
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Gares
Biztanle kopurua:
2850

Garesen hiru sentsibilizazio eta kontzientziazio tailer eraman dira aurrera herritarrentzako eta herritarrek paseo ibilerraza eta inklusiboa egiteko. Hiru tailer horiek erakutsi digute hirigintza ez dela neutroa. Hiriko espazioa baldintzatzean lehentasunak ezartzen dira, botereak islatzen dira eta eskubideak agerian jartzen dira; errealitate hori ikusaraztea da kontua.

Gareseko generoa eta urbanismoa lantzen dituen Urbanaseko Edurne Ramírez Elcanok, Maite Arrondo Segoviak eta Amaia Garayoa Elorzek utziktako argazkiak.

Proiektua abian jartzeko arrazoi izan diren testuingurua eta inguruabarrak

Legealdi honetan, Udalean Berdintasun Arloa sortu ondoren, gure lehenbiziko helburua izan da hezkidetzan eragitea. 0-3 urtekoen zentroan, Eskualdeko Eskola Publikoan eta Gazterian egin dugu lan eskola orduetan tailerrak eginez eta irakasleak, familiak eta neskatoak eta mutikoak inplikatuz. Gares Eskolae-n sartutakoan (ikastetxeetarako hezkidetza integralerako programa), hemendik aurrera beste adin tarte eta kolektibo batzuetan finkatuko ditugu gure helburuak.

Ikuspegi horrekin, pentsatu genuen adin helduko emakumeengana hedatzea tailerrak. Era berean, Lizarran Genero Hirigintza tailerra egiten ari zirela jakin genuen. Haietako batera joan ginen eta konturatu ginen ekimen haren bidez emakumeok ikasi genezakeela eta geure ikuspegitik begiratuta hobekuntzak proposa genitzakeela Udalak abian jar zitzakeen ekimenetan.

Proiektuaren bultzatzailea

Garesko Udaleko Berdintasun Arloa.

Zuzendaritza - koordinazioa - edizioa - gauzatzea:

  • Edurne Ramírez Elcano – arkitekto hirigilea
  • Maite Arrondo Segovia – aholkularia etxebizitza politiken berrikuntzan
  • Amaia Garayoa Elorz – arkitektoa, laguntza teknikoa

Proiektuaren helburu nagusiak

Hiriak birpentsatzea, herritarrek eta herritarrentzat, arreta herritarrengan jarrita, hiria bizitzeko leku egokiagoa izan dadin. Bizitzako alderdi guztietarako euskarria.

Hirigintza ez da neutroa. Hiriko espazioa baldintzatzean lehentasunak ezartzen dira, botereak islatzen dira eta eskubideak agerian jartzen dira. Generoa kultur eraikuntza da, sexu bakoitzari bere eginkizunak ematen dizkiona. Hiriak ez du lagundu behar eginkizunen emakumeen eta gizonen arteko banaketa hori betikotzen; ez du lagundu behar genero arrakala are handiagoa izaten.

Zein da genero ikuspegia duen hirigintzaren helburua?

Herritarrek dituzten bizitzako beharren aniztasunari euskarri eman behar dio hiriak, bizitzarako agertoki izan behar du. Horrenbestez, helburua da emakumeek parte har dezaten bultzatzea hiriaren sorreran eta eraldaketan, hirigintza plangintzan, etxebizitza eta ingurumen alorretan, bai eta arlo horietan genero ikuspegia aintzat hartuko duten proiektuak garatzea ere.

Ekimenaren helburu zehatzak

Hirigintzari, egunez egun, emakumeen begiekin so egiten ikastea, eta lan taldeetan gabeziak planteatzea, bai eta herrian bizi garenontzat beharrezkotzat jotzen ditugun hobekuntzak ere.

Proiektu honek zenbat biztanlerengan edo talderengan duen eragina.

Oro har, herritar guztiengan, gizarte erakundeengan eta, bereziki, emakumeengan.

Beste programa batzuekin izan dezakeen lotura.

Oso zeharkako gaia denez, gai zabalak ukitzeko aukera eman du honek, bai eta toki mailatik ere, hirigintzari eta generoari dagokienean.

Inplementatzea

3 saio egin dira:

  • 1- Prestakuntza–Parte hartze tailerra, 2018ko apirilaren 27an. “Genero hirigintza Garesen".
  • 2- Tailer kolaboratiboa, 2018ko maiatzaren 4an. “Garesko gune atseginak eta aurkakoak”.
  • 3- Aurreko tailerretik abiatuta diseinatutako ibilbidea, 2018ko ekainaren 1ean.

Hiru tailerrak

I. tailerra. Prestakuntza: Genero hirigintza Garesen

  • Deskribapena: Genero ikuspegia duen hirigintzari buruzko aurkezpena “Jane Jacobsen eskutik Garesen barrena”
  • Bete nahi diren helburu orokorrak eta zehatzak:
    • Genero ikuspegia duen hirigintza ezagutzera ematea hirigintza alorreko profesionalen eta herritarren artean.
    • Emakumeen gogoetak, udalerriari dagokionean zer sentitzen duten eta nola erabiltzen duten identifikatzea eta balioa ematea.
    • Emakumeak gizarte mailan ahaldundu daitezen, autonomia izan dezaten, eta gune publikoaz jabetu daitezen bultzatzea.
    • Herritarren eta udaleko profesionalen eta teknikarien artean topaketa eta gogoetarako gune bat sortzea.

II. tailerra. Parte hartzea: Genero hirigintza Garesen – Gune atseginak eta aurkakoak hautematea.

  • Deskribapena: Baterako ikerketa gidatua da, parte hartzailea, eta udalerriko mapa baten gainean bi leku edo gune mota bereiziko ditugu bertan. Alde batetik, gune giltzarriak edo arazotsuak, hobetu egin behar direnak, leku horiek emakumeentzat seguruak eta egokiak izan daitezen; eta bestalde, mugarriak, halakotzat hartuta udalerriko jardunbide egokiak, hiriko gune baten edo ekipamendu baten edo praktika baten generoaren araberako erabilera on eta orekatuaren eredu izan daitezen eta kontziliazioa bultza dezaten. Modu justifikatu eta parte hartzailean arrazoituko da gune horietako bakoitza. Ondoren, proposatutako gune giltzarrien eta mugarrien aukera egingo dute teknikariek eta ibilbide bat markatuko dute, hurrengo jardueran landuko dena.
  • Bete nahi diren helburu orokorrak eta zehatzak:
    • Udalerriko emakumeen segurtasuna handitzeko neurriak proposatzea, bai eta gune publikoaren erabilera eta kontziliazioa hobetzeko ere.
    • Emakumeen gogoetak, hiriari dagokionean zer sentitzen duten eta nola erabiltzen duten identifikatzea eta balioa ematea, bai eta inguruan aurki ditzakegun jardunbide egokiak ere.
    • Pertsonen, GKEen, erakundeen (pertsona teknikoak eta politikoak) eta hirigintzarekin eta eraikuntzarekin loturiko profesionalen artean guztien intereseko sareak sortzea.
    • Emakumeak gizarte mailan ahaldundu daitezen, autonomia izan dezaten, eta gune publikoaz jabetu daitezen bultzatzea.
    • Beren udalerriaren plangintzan emakumeek parte har dezaten sustatzea.

III. tailerra. Genero ikuspegia duen paseoa Garesen barrena.

  • Deskribapena: Paseo batzuk egingo ditugu teknikariok aldez aurretik prestatu dugun bide orriari jarraituz, aurreko jardueran identifikatutako gune giltzarrietatik eta mugarrietatik abiatuta. Bi ordu inguruko paseo gidatu eta parte hartzailea izango da, aurrez prestatutako materialean oinarrituta. Bertan proposamenak jasoko dira eta parte hartzaileek iradokizunak egin ditzakete.
  • Bete nahi diren helburu orokorrak eta zehatzak:
    • Paseoen bidez herritarren eta hirigintzako teknikarien arteko topalekuak sortzea.
    • Genero ikuspegia duen hirigintza ezagutzera ematea hirigintza alorreko profesionalen eta herritarren artean.
    • Generoari dagokionean, hirigintzako eta eraikuntzako profesionalak sentsibilizatzea
    • Aurretik egindako lanekin eragin handiagoa izatea, garatzeko dauden ekintzak eta proposamenak berreskuratu eta lehen planoan jarrita.
    • Emakumeak gizarte mailan ahaldundu daitezen, autonomia izan dezaten, eta gune publikoaz jabetu daitezen bultzatzea.
    • Hiriaren plangintzan emakumeek parte har dezaten bultzatzea.

Egutegia

  • Tailerra: 2018ko apirilaren 25ean, 17:30etik 20:30era
  • Tailerra: 2018ko maiatzaren 4an
  • Tailerra: 2018ko ekainaren 1ean


Nori zuzendua dagoen

Oro har, herritar guztiei, gizarte erakundeei eta, bereziki, emakumeei.

Eragina

Herritar asko etorri ziren, eta biziki parte hartu zuten tailerretan.

Oharrak

Oso gustura gelditu dira parte hartzaileak nahiz tailerrak eman dituzten teknikariak. Positiboki baloratu da gaiarekiko interesa.

Parte hartu duten dinamizatzaileak

Urbanas Kolektiboa, Garesko Udala eta herritarrak

Baliabide ekonomikoak/Aurrekontua

Berdintasun arloak sortu zenetik badu programa hau aurrera eramateko aurrekontu saila. Aurrekontua Batzordean lantzen da urtero eta Osoko Bilkurari aurkezten zaio udal aurrekontuetan onar dezan. Aurten (2018) 7.600 €-koa izan da.

Gainera, badugu Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NBI), aurkeztutako programari emandako puntuazioaren arabera, ematen duen diru laguntza ere.

Kide garen Erdi Aldea Garatzeko Partzuergoaren Berdintasunerako Arloak ere ematen digu diru laguntza hainbat prestakuntza eta jolas tailer aurrera eramateko.

Finantzaketa

Nafarroako Gobernuaren Berdintasunerako Institutuak, Nafarroako Erdi Aldeko Partzuergoaren Berdintasunerako Arloaren kolaborazioarekin.

Bestelako baliabideak

Proiektuan parte hartu duten boluntarioak.

Emaitzak

Emakume askok hartu dute parte. Tailerretan laguntzeko materialen prestaketa.

  • 1. tailerra: Parte hartzaile kopurua: 20-25, 20 lagunek hartu zuten parte.
  • 2. tailerra: Parte hartzaile kopurua: 20-25, 20 lagunek hartu zuten parte.
  • 3. tailerra: Parte hartzaile kopurua: 23 lagun.
  • Erakunde kopurua 3
  • Eskuratutako argazki kopurua: 40
  • Egindako proposamen kopurua: 10. Idatziz jaso dira.
  • Parte hartze eta eztabaida handia proposamenen eta ideien inguruan.

Hedatze lanak

Kontratatutako teknikariek egindako kartelaren bidez hedatu da. Kartela jarri da herriko leku estrategikoetan, sare sozialetan (Facebook y Twitter), Udaletxean eta Urbanas Kolektiboan -Janes´s Walk- eta Garesko Udalaren webgunean.

Praktikaren indarguneak

Ikusi dugu herritarrek interes handia dutela gai honetan eta ingurua zehatz ezagutzen dutela; parte hartze handia izan duen tailer batean partekatu da hori guztia. Positiboki baloratu da tailerrak egin dituzten teknikarien komunikatzeko eta parte hartzea bideratzeko gaitasuna.

Praktikaren ahuleziak

Gehiago izan dira 35 urtetik beherako pertsonak.