Gares: Energia

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2015
Bukaera data:
2030
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Gares
Biztanle kopurua:
2805

Proiektu integral, estrategiko, aitzindari eta errepikagarri honen helburu handinahia da eraldaketa sakon bat aurrera eramaten laguntzea, proposatzen den energia ereduaren eta ekonomia ereduaren aldaketaren ildotik.

  • Epe laburrera (2018 – 2019): Udalak duen bere burua “Electra-Regadío” minizentral hidraulikoak sortutako energia elektrikoarekin hornitzeko nahiari erantzuna emateko beharreko instalazioak, Pilotalekuko instalazio fotovoltaikoa (FV) eta instalazio fotovoltaiko unitarioak gauzatzea.
  • Epe ertain – luzera (2018 – 2030). Buruaskitasunerako bidean aurrera egitea, Gares udalerriaren autohornikuntza energetikoaren bidez, herri administrazioaren beraren eta udalerriko sektore pribatuaren (herritarrak, etxeak, negozioak, industriak…) energia berriztagarriak eta endogenoak sortzeko gaitasuna handituz.

Argazki galeria

Proiektua abian jartzeko arrazoi izan diren testuingurua eta inguruabarrak

Nafarroako herri honetako udalak, 2015eko maiatzeko udal hauteskundeen ondoren gobernu talde berria osatu zenetik, berriro ekin dio azken lau legealdietan herrian errepikaria izan den proiektu honi, hauxe da, La Ermineta udal barrutian, Arga ibaiaren ezkerraldean, beheranzko norabidean, dagoen “Electra-Regadío” zentral hidraulikoaren industria jarduera berreskuratzea.

gares-central.png

“Electra-Regadío” minizentral hidraulikoaren eta haren inguruaren berreskuratze kolektiborako proiektu integralaren proposamen honekin, berreskuratu eta berrerabili egin nahi da energia elektrikoa sortzeko instalazio hori, hasieran zuen erabilera publiko berdina izan dezan: Garesko herritarren udal kontsumoko instalazioetan autokontsumitzea sortutako energia elektrikoa.

Proiektuaren helburu nagusiak

  • Proiektu hau eredu izan daiteke etorkizuneko mikrosorrera banatuko beste proiektu batzuetarako. Eredu honek ziklo osoa hartzen du, hauxe da, energiaren sorrerarekin hasi eta sortutako energiaren erabilera eraginkorrarekin buka.
  • Herritarrei parte hartzeko aukera ematea boluntario lanaren eta parte hartze ekonomikoaren bidez, herritarren eta energiaren sorreraren artean lotura sortu ahal izateko, beste kultura energetiko bati eta beste garapen ekonomiko eta sozial bati bide egingo diena.
  • Energia sortzeko tokiko baliabideen erabilera arduratsuak eta eraginkorrak duen garrantziari buruz herritarrak sentsibilizatzea, informatzea eta aktibatzea.
  • Ia 3.000 biztanle dituen herrigune batean mikrosare adimenduna garatzeko aukera, “sorrera banatuaren” filosofiaren etorkizuneko proiektuetarako eta garapenetarako pilotu gisa erabili ahal izateko.

Ekimenaren helburu zehatzak

  1. Udal autohornikuntza garatzea.
  2. Udalak duen bere burua “Electra-Regadío” minizentral hidraulikoak sortutako energia elektrikoarekin hornitzeko nahiari erantzuna emateko beharreko instalazioak, Pilotalekuko instalazio fotovoltaikoa eta instalazio fotovoltaiko unitarioak gauzatzea.
  3. Buruaskitasunerako bidean aurrera egitea, Gares udalerriaren autohornikuntza energetikoaren bidez, herri administrazioaren beraren eta udalerriko sektore pribatuaren (herritarrak, etxeak, negozioak, industriak…) energia berriztagarriak eta endogenoak sortzeko gaitasuna handituz.

Proiektu honek zenbat biztanlerengan edo talderengan duen eragina.

Herri osoan eta bertako biztanle guztiengan du eragina proiektu honek.

Inplementazioa

Epe laburrean (2018-2019)

Udalak duen bere burua “Electra-Regadío” minizentral hidraulikoak sortutako energia elektrikoarekin hornitzeko nahiari erantzuna emateko beharreko instalazioak, Pilotalekuko instalazio fotovoltaikoa eta instalazio fotovoltaiko unitarioak gauzatzea. Autohornikuntzarako modua diseinatzea, hauxe da, energia sortzeko instalazioen legeztatze teknikoa eta administratiboa kontsumo puntu batean, eta sortutako energia elektriko horren zuzeneko kontsumoa titulartasun publikoko kontratuetan. Baina adieraziko da halaber, energia sortzeko instalazioetan (mini-hidraulikoa, FV pilotalekua eta beste FV instalazio unitarioren bat) energia soberakina egongo dela eta hori ere behar bezala kudeatu beharko da.

Udalak txosten honi ekiteko jarri zituen hasierako baldintzetako bat zen planteatutako energia sortzeko instalazioetan sortutako energia elektrikoa udal instalazioetan autokontsumitua izatea; beharreko soluzioa zehaztuko da horretarako.

Epe ertain – luzera (2018 – 2030)

Gares udalerriaren autohornikuntza energetikoaren bidean aurrera egitea, herri administrazioaren beraren eta udalerriko sektore pribatuaren (herritarrak, etxeak, negozioak, industriak…) energia berriztagarriak eta endogenoak sortzeko gaitasuna handituz.

Udalaren energia proiektu edo estrategia askoz ere handinahiagoaren abiapuntu bilaka daiteke deskribatutako proiektu hori. Udalaren autohornikuntza energetikorako proiektua bideratzeko analisi, soluzio proposamen eta gauzatze lanaren hasiera izan daiteke, kasu honetan instalazio publikoetan ez ezik, herritar guztien, enpresen eta denden kontsumo energetikoan, turismoan, udalerriaren garapen ekonomikoan, enplegu sorreran eta biztanleen finkapenean ere pentsatuz, energiaren ziklo integralak ekar dezakeenari esker (energiaren kontsumo, kontrol, kudeaketa eta sorrera sostengarria).

Etorkizuneko proiektu honetan proposatzen da bi ildo aintzat hartzea, garapenaren ezaugarri izango direnak:

Gizarte berrikuntza

  • Demokrazia energetikoa
  • Parte hartzea
  • Negozio eredu berriak eta errentagarritasunen analisia, hala ekonomia mailan nola gizarte eta ingurumen mailetan.
  • Udalerriko enpresa, industria eta ekintzailetza ehuna garatzea.
  • Energia, gizarte eta ekonomia kultura berria sustatzea.

Berrikuntza teknologikoa

Aurrerapen teknologikoak oinarrizko giza beharren eta aurreko puntuko helburuen eskura jartzea, bai eta udaletik bultzatutako garapen berriak ere.

Parte hartu duten eragileak

  • Garesko Udala
  • Nafarroako Gobernua
  • NUP (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
  • CENIFER
  • Inguruko enpresak
  • Langabezian dauden pertsonak
  • Herriko talde kooperatiboa SE (EG

Baliabide ekonomikoak

gares-taula-eu.png

Finantzaketa

  • Sariak
  • Udalaren aurrekontua
  • Nafarroako Gobernua
  • Europa

Bestelako baliabideak

  • Auzolan

Sortutako dokumentuak

Energiari buruzko txostenaren laburpena

Helbidea:
Garesko udaletxea, Julián Mena plaza, z/g, 31100 Gares, Nafarroa
www:
https://labur.eus/gares-zentrala