Ezka ibaiaren energia

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2017ko azaroan hasi zen enpresan lan egiten duen langilea, eta beharrezkoak ziren izapide guztiak egin ondoren, 2018ko uztailaren 1etik aurrera, argindarra saltzen hasi da.
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Izaba
Biztanle kopurua:
439

Izabako Udalak sortu duen argindarra komertzializatzeko enpresa bat da. Helburua, bezero izan nahi duen argindar hornitzaile izatea da. Orain arte CHC, Iberdrola, Endesa etab. Bezalako enpresei argindarra ordaintzen bazenien, orain ENERGIA RIO EZKA-EZKA IBAIA ENERGIA S. L. enpresari ordaindu diezaiokezu, eta bide batez, Pirinioko ekonomia bultzatu dezakezu.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

2015ean Uxin taldea Izabako alkatetzara heldu eta besteak beste, herriak duen zentral hidroelektrikoa berritu eta balioan jartzea izan zen helburua. Baliabide ekonomiko garrantzitsua izanik, garrantzitsua iruditzen zitzaigun bere etorkizuna bermatzea. Horrek eraman gintuen, zentralaz haratago egon zitezkeen aukerak uztartzera.

Jakin bagenekien aukera asko eskaintzen dituela energia alorrak, eta konturatu gara, Izaban dugun eredu energetiko berezia, eredugarri izan daitekela beste herri askorentzat. Izabaren berezitasuna da, prozesu energetikoaren hiru zutabeen jabe garela: ekoizpena, banaketa eta, orain ere, komertzializazioa.

Izaba2.jpg

Proiektuaren helburu orokorrak

Energia Rio Ezka – Ezka Ibaia Energia Izabako Udalaren beste baliabide gisa jaiotzen da. Helburua, energia berdea saltzea eta lortzen diren etekinak Pirinioan sortzen diren proiektuetan inbertitzea da.

Ekimenaren helburu espezifikoak

Lehenik eta behin, lanpostu bat sortu dugu. Ez dugu baztertzen, bezero kopurua handitu ahala, langile kopurua ere handitzea. Hala ere, lanpostu finko eta duin bat sortzea oso garrantzitsua da Izaba bezalako herri txiki batentzat.

Gainera, energia garbiaren alde lan egiteko konpromisoa dugu. Ekoizten den energia garbia da, eta saltzen duguna ere hala izango da.

Energia kontsumo arduratsu baten alde lan egiteko leku aproposa da Izaba. Milaka pertsona etortzen dira urtean zehar eta hori baliatu nahi dugu, gizarteak etorkizunean energiari lotuta dituen erronkak azaltzeko. Ildo horretan, energiaren gela bat sortzeko proiektua dugu esku artean (beti ere finantzazio aukerak sortzen badira).

Aurreko guztia kontuan hartuta, Izabako jendeak dituen baliabideen eta herriak duen energia ereduaz jakitun egin nahi dugu. Horrek ere, beste gauza askoren artean, herrian gelditzeko aukerak handitu ditzakela uste baitugu.

Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Komerzializatzailearen sorrerak mundu guztiari eragiten dio. Ez da Izabako biztanleei mugatzen. Estatu osoan argindarraren faktura ordaintzen duen edonor izan daiteke bezero.
Baina gainera, Izaba eta inguruko herrietan bizi diren pertsona guztiei beste modu batean eragiten die; izan ere, komerzializatzaileak, hasieratik argi utzi du, izaten dituen etekinak zonaldean inbertituko dituela.

Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

Bereziki, energiarekin lotuta dauden proiektuekin, harremana izan dezake. Baina ez bakarrik, izan ere, herri txikietan despopulazioaren gaiaz lan egiterakoan, horrelako ekimenek ere bultzada bat eragin dezakete. Edota ingurumenarekin edota garapen sozialarekin lotutako proiektuekin ere.

Inplementazioa

Faseak eta ekintza planak

2017 hasieran gaia lantzen hasi ginen. Urte horretako azaroan lehen pausua eman genuen, lanpostua sortuz. Ondoren, hilabete luzeko prozesua izan da, RED ELECTRICAK eskatzen dituen izapide guztiak betetzeko.

Azken fasea, uztailaren 1ean hasi genuen; egun horretatik aurrera, argindarra saltzen du Energia Rio Ezka – Ezka Ibaia Energiak.

Hemendik aurrerako urrats garrantzitsua, bezero kopurua handitzea izango da, eta bereziki Izaba inguruko populazioaren artean proiektuaren xehetasunak azaltzea.

Parte hartu duten eragileak

Izabako Udala.

Finantzazioa

Momentuz egindako inbertsioa 8.000 euro ingurukoa izan da eta Udalak aurrekontuetan bideratutako partida baten bidez ordaindu da.

Beste baliabideak

Azaroan lanean hasi zen langileak egin ditu egin beharreko izapide guztiak, eta Izabako Udalean gobernuan dagoen Uxin Taldean sortu dugun Energia Lan-Taldeko hainbat kidek lan egin dugu.

Emaitzak

Momentuz goiz da emaitzei buruz aritzeko uztailaren 1ean hasi baitzen enpresa argindarra saltzen. Datu gisa, jada 350 bezero ditugu.

Eragindako dokumentuak

Proiektuaren informazioa ahalik eta jende gehiagori helarazteko, diptikoa osatu dugu.

Praktikaren difusioa

Ikusita nahiko proiektu aitzindaria dela, komunikabideengana ahalik eta gehien heltzea helburu izan dugu eta oihartzun handia izan duen Energia Rio Ezka – Ezka Ibaia Energia komerzializatzailearen sorrerak. Egunkari, irrati eta telebistetan erreportaiak irakurri, entzun eta ikusi ahal izan ditugu.

Ebaluazioa

Oso esperientzia positiboa izaten ari da. Hasi besterik ez dugu egin, eta bezero kopuruaz haratago, oraindik ere energiarekin lotutako ertz asko lantzeko ditugula ikusten dugu. Datozen urteetan, hau arlo honetan emandako lehen urratsa besterik ez dela izan ikusiko dugu.

Praktikaren puntu fuerteak

Hain zuzen ere, zabaldu dizkigun, eta zabalduko dizkigun “aukera energetikoak”. Izaban duen eredu energetikoa eta dituen ezaugarriak kontuak hartuta, energia oso baliabide garrantzitsua izan daitekela konturatu gara. Eta horrek, herritarrengan eta herriarekiko loturan izan dezakeen eragina oso positiboa izan daiteke.

Praktikaren puntu ahulak

Momentuz ez dizkiogu aurkitu. Behin eta berriz errepikatzen dugu, proiektu honek ez duela ezer txarrik. Zeozer aipatzekotan, etorkizunean buruan ditugun proiektu batzuk martxan jartzeko finantzazio falta.

Beste eremu edota eragile batzuk ekimen hau abian jartzeko aukerak

Hori da gure proiektuaren helburuetako bat. Beste herri batzuentzat eredu izatea. Askotan, ez jakintasunagatik ez ditugu horrelakoak martxan jartzen eta gureak, energia arloan jakinmina pizteko proiektua izan nahi du.

Kontaktua:
Aitor Perez, Izabako Udaleko Energia Lantaldeko kidea
Telefonoa:
646227569 646227569
Helbidea:
Izarjentea Auzoa, 1 zkia, 31417 Izaba, Nafarroa
www:
http://www.ezkaenergia.com