Euskoa

Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Nafarroa Garaia Lapurdi Nafarroa Behera
Hasiera data:
2013-01-31
Bukaera data:
abian da
Lurraldea:
Nafarroa Garaia Lapurdi Nafarroa Behera
Herria:
Ipar Euskal Herria. Eta araudien bigarren artikuluak Hegoaldera zabaltzeko aukera aurreikusten du.
Biztanle kopurua:
300000

Tokiko moneta osagarri bat, zirkuitu itxi batean funtzionatzen duena eta bere bazkideen artean itzultzen dena. Tokiko ekonomia suspertzeko eta berpizteko tresna erabilgarria da. Egun, milioi bat eusko dira zirkulazioan, eta beste horrenbeste euro dira banka etikoan

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Ekonomia bertokiratzeko eta euskara sustengatzeko helburuz abian jarri zen ekimena izan zen.

Hasieran talde txiki bat hasi zen, 10 bat lagunez osatua eta, ondoren, 50 bat izan ziren 2012ko irailetik 2013ko urtarrilaren 31ra arte, proiektuaren diseinua egin eta taldeetan antolatuak egon zirenak. Hasierako lan hori guztia boluntarioen bitartez egin zen, ez zen diru ordainik izan.

Hasieran, 800 erabiltzaile eta 192 enpresa eta elkarte izan ziren (proiektua hasi zenean) Gaur egun, 3000 bazkide, 600 merkatari eta 200 elkarte inguru dira, eta 16 herriko etxe, 5 turismo bulego eta 2 eragile (uraren kudeaketa adibidez) daude euskoaren erabiltzaileen artean, baita Euskal Hirigune Elkargoa ere. Herriko Etxeen eta Elkargoaren kidetzeak alde guzietako hautetsien sustenguarekin egin dira.

Euskoa3.jpg

Proiektuaren helburu orokorrak

  • Ekonomia bertokiratzea
  • Euskara sustengatzea
  • Helburu ekologikoak (ekonomiaren bertokiratzea eta hondakinak bereiztea).

Ekimenaren helburu espezifikoak

Helburu orokor horiek gauzatzeko hainbat desafio jartzen dizkiete euren buruei:

Hainbat desafio ditu proiektuak:

Euskoa ekonomia birtokiratzeko tresna bat da: Aktibitatea Euskal Herrian kokatua duten zerbitzu emaileen artean erabilgarria, haien arteko trukeak bultzatzen ditu. Izan ere, bezeroek emandako euskoa eurotan trukatu baino, saltegiari interesgarriagoa zaio tokiko hornitzaile bati ordaintzeko erabiltzea, % 5eko komisio bat hartzen baitzaio eurotan trukatzen duelarik.

Euskal Herrian harremanak garatuz, euskoak, batetik, tokiko enplegua sustengatzen du, eta, bestetik garraioari loturiko berotegi efektuko gasen hedapenaren murriztearen alde egiten du. Gero eta tokiko harreman ekonomiko gehiago, orduan eta txikiagoa izango da produktuak egingo duen distantzia.

Ekonomiaren birtokiratze hori indartzeko, Euskal Monetak kideei bi desafio betetzea eskatzen die. Horietariko batek ekonomiaren birtokiratzea du helburu; bigarrenak, berriz, euskararen erabilpen publikoa sustatzea.

Birtokiratzearen desafioari begira, profesionalak beharko ditu gutxienik tokiko hiru ekoizpen sartu bere aktibitatean. Ezin badu (demagun mugikor saltzaile bat), beharko du gutxienik eusko sareko hiru profesionalekin lan egin. Eta, desafio hori ezin badu bete (demagun ile apaindegi bat), beharko du zaborren bereizketa egin bere saltegian.

Zer herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak

Gaur egun 3000 bazkide, 600 merkatari, 200 elkarte inguru dira, eta 16 herriko etxe, 5 turismo bulego eta 2 eragile daude euskoaren erabilera egiten dutenak.

Bestalde, eusko elektronikoa (kontua eta ordainketa txartela) 2017ko martxoaren 19an abiatu zen. Gaur egun, 1200 bazkidek eta 500 profesionalek ireki dute kontu bat, eta ordainketa txartela erabiltzen ahal dute.

Guztira 1 milioi eusko dira zirkulazioan, kasik 400 000 billeteak eta 600 000 pasa numerikoan. 40 000 eusko gehiago kontuetan kargatuak dira hilero

Euskoa Europako lehen tokiko moneta da orain.

Faseak eta ekintza planak

1. Aurre elkartearen sorrera 2011 urtean

Izenaren hautatzea bozka baten bidez 2012an egin zen. 386 izen izan ziren proposatuak, eta 2000 pertsonek erabaki zuten.

2. Euskoaren abiatzea

Euskoaren abiatzea 2013ko urtarrilaren 31n. Sortu zenean hilabete batean Frantziako erabiliena zen, eta urte amaieran Europako hirugarrena

3. 2016an edo 2017an Euskal Monetaren numerizazioa:

Moneta elektronikoaren abiatzea.

4. Herriko etxeetako soldaten parte bat euskotan ordaintzea

2018an Herriko Etxeek haien gastuak euskotan ordaintzeko ahala ukaitea lortu da. Berrikuntza handi bat izan da Frantzian ordu arte ez baitzen holakorik egiten. Euskoaren eta Baionako Herriko Etxearen lanari esker, Frantses Estatuak guzian zabaltzen ahal den sistema bat sortu da. Eta urrian, Baionako bi hautetsiek haien soldata euskotan ukaiteko galdera ukan dute.

Baliabide ekonomikoak

Hasieran laguntzaile asko izan ziren, eta ez zen diru asko behar izan zeren eta jende asko batu zen lan boluntarioa egiten. Ondoren, moneta numerikoa sortu zenean, eta dena informatizatua izan zenean, 200 000 euro inguruko kostua izan zuen informatizazio lan horrek guztiak. Hau diru laguntzen eta crowdfunding kanpaina baten bidez egin zen.

Euskal Moneta elkarteak funts bat kudeatzen du bere erabiltzaileentzat. Fondo hori ezin du ukitu. Fondo horretan den diru zama (eurotan) zirkulazioan den eusko kantitatearen berdina da.

Euskal Monetak banku etiko batean du kontu bakarra. Moneta numerikoak ere Euskoaren gibelean beti euroak dira bankuan, eta, ondorioz, horrek berme eta segurtasun bat ematen die erabiltzaileei eta instituzioei.


Emaitzak

Erabiltzaile kopuruak eta zirkulazioan den diruak dira emaitzen adierazle.

Era berean, Inkesta bat izan zen merkatarien artean eta bi herenek esaten zuten euskoaren bitartez tokiko enpresa batekin harreman berria izan zutela.

Euskoa onartzen duten besteekin harremanetan jarri dira, eta batzuek bezeroak irabazi dituzte.

Bederatzi lanpostu sortu dira (nahiz eta jardun osoko sei lanposturen baliokidea izan, ez dira jardun osokoak eta).

Eragindako dokumentuak

Dokumentu asko daude sortuak. Ikus www.euskalmoneta.org

Praktikaren hedapena

Proiektua ezagutzera emateko bilkura publikoak egin zituzten hasieran. Gune zentraletan erabiltzen zituzten, eta salak zeuden herrietan egin ziren bilkura horiek Azkaine, Sara, Maule Ezpeleta, Donapaleu… Bileren bidez lehen bazkideak lortu zituzten, minimo bat proiektua abian jartzeko.

Ondoren sare sozialak, web gunea, hainbat ospakizun (Alternatiba eguna…) horrelakoak baliatu dira euskoa ezagutzera emateko.

Aldi berean, Hegoaldean kuriositate handia piztu duen proiektua izan da.

2018an Bihar deitzen den formakuntza erakundea sortu da, eta Euskal Moneta horren sortzaileetan da. Bihar-en bidez euskoari buruzko formakuntzak proposatuak dira. Frantziako beste moneta batzuk Baionarat etorriko dira 2018ko abenduan 3 eguneko formakuntza batentzat.

Ebaluazioa

Bordeleko unibertsitateko Crisalidh zentroak MOLONA izeneko ikerketa programa bat abiatzen du 2018ko azaroan, Akitania Berriako tokiko moneten inguruan. Horren baitan, 3 urteko tesi bat eginen da euskoaren eragina neurtzeko asmoz.

Praktikaren indarguneak

Sortutako sarea litzateke ziurrenik indargune nagusienetakoa. Parte hartzen duten pertsona eta subjektu guztien artean sarea osatu eta harremanak sendotu dira.

Bestalde, baloreak batzuen sentsibilizazioan sakondu da, eta poliki-poliki zabalduz joa.

Praktikaren ahultasunak

  • Denek ez dutela erabiltzen.
  • Aplikazio bat sortzea non erabili dezakezun jakiteko.
Kontaktua:
Xebax Christy, Lehendakaria (Hautetsia Hazparne)
Telefonoa:
+33 6 33 04 56 62 +33 6 33 04 56 62
Helbidea:
Euskal Moneta, 20, rue des Cordeliers – 64100 Baiona / Bayonne
www:
http://www.euskalmoneta.org