Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE)

Euskara Euskal Herria
Lurraldea:
Euskal Herria
Biztanle kopurua:
arnasguneetako (udalerri euskaldunak) herritarrak.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen helburua da, batetik, udalerri euskaldunak indartu eta zaintzea, eta, bestetik, euskararen indar hori ingurura hedatzea.

Udalerri euskaldunetan euskarak atzeranzko bilakaera izan duela ikusirik, ezinbestekotzat jo genuen atzerakada hori gelditzeko neurriak hartzea eta horretarako tresnak sortzea. Helburu horri begira, eragin linguistikoaren ebaluaziorako tresna sortu genuen.

Tresna horrek plan edo proiektu batek herriko errealitate soziolinguistikoan zer eragin izango duen neurtzen du, eta, kalterik eraginez gero, neurri zuzentzaileak proposatzen ditu.

Hasierako ibilbidea

ELE tresna Lurraldea eta Hizkuntza graduondokoan aurkeztu zen lehen aldiz, eta dagoeneko hainbat herritan aplikatu da: Munitibarren, Orexan, Zarautzen eta Lekeition, besteak beste. Lehenengo bi herrietakoak hirigintza plan orokorrak dira; Zarauzkoa, plan berezia, eta Lekeitiokoa, turismo plana.

ele-munitibar.jpg

Udal Legeari 7.7. artikulua gehitu zaio, eta ELE nahitaezkoa izan dadin lege aldaketa egitea lortu da; izan ere, EAEko Udal Legearen 7.7. artikuluan eragin linguistikoaren ebaluazioa egiteko betebeharra sartu da, eta neurri hori aurrerapauso esanguratsua izan da, zalantzarik gabe.

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) herri euskaldunen zati esanguratsu bat hartzen du. Guztira, 86 udalerrik osatzen dute mankomunitatea. UEMA osatzen duten herriek hainbat egitura, egitasmo eta baliabide osatu eta eratu dituzte, euskara eremu guztietara hedatzeko.

Izan ere, gune soziolinguistiko euskaldunenetan geldialdi bat sumatzen ari da: herri euskaldunetan euskararen bilakaera beheranzkoa izan da. Adituen iritziz, euskaraz bizitzeko baldintzen aldakortasuna handia da, eta pertsonen edota erakundeen jardunaren eraginpean dago. Adibidez, hirien eta herrien geografian egindako aldaketek hizkuntzen garapenean eragin dutela nabarmentzen ari dira hizkuntzalariak. Horregatik, euskaraz bizitzeko baldintzak sortzeko eta bitartekoak jartzeko, alderdi sozial guztiak kontuan hartu behar dira, lurraldearen garapenarenak eta antolaketarenak, hirigintzarenak barne.

Hortaz, arnasguneak sustatzeko eta hedatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2012ko maiatzean, udalerri euskaldunak, euskaldun kopuru handia dutenak, zaintzeko, sustatzeko eta hedatzeko.

Ordutik, eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna lantzen ibili da UEMA. 2014an aplikatu zen lehenengoz, Tolosaldeko Lurraldearen Zatiko Planean, tresnaren baliagarritasuna frogatzeko eta hobekuntzak proposatzeko. ELE tresna berria Lurraldea eta Hizkuntza graduondokoan aurkeztu zen lehen aldiz, eta dagoeneko hainbat herritan aplikatu da: Munitibarren, Orexan, Zarautzen eta Lekeition, besteak beste. Lehenengo bi herrietakoak hirigintza plan orokorrak dira; Zarauzkoa, plan berezia, eta Lekeitiokoa, turismo plana.

Udal Legeari 7.7. artikulua gehitu zaio, eta ELE nahitaezkoa izan dadin lege aldaketa egitea lortu da; izan ere, EAEko Udal Legearen 7.7. artikuluan eragin linguistikoaren ebaluazioa egiteko betebeharra sartu da, eta neurri hori aurrerapauso esanguratsua izan da, zalantzarik.

Proiektuaren helburu orokorrak

Egitasmo honen helburu nagusia da herri erakundeen esku-hartzeek udalerri euskaldunetako euskararen egoeran izan dezaketen eragina aurreikustea eta neurtzea, eta balizko kalteak neurri zuzentzaileen bidez zuzentzea edota murriztea.

Ekimenaren helburu espezifikoak

Arnasguneak ugaritzea, euren inguruetara hedatuz. Normalizazio prozesuaren ibilbide naturala hori baita, hain zuzen, arnasgune izan daitezkeen eremuak arnasgune bilakatzea.

Zer herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Bereziki arnasguneetako herritarrei, gutxi gorabehera 350.000 biztanleri.

Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

Egoera soziolinguistikoan aldaketak ekar ditzakeen edozein egitasmorekin izan dezake harremana: hirigintza planak, turismo planak, kultur egitasmoak...

Faseak eta ekintza planak

  • Parte-hartze prozesua (bost saio):
    1. Etxebizitzaren izaera orokorra
    2. Erabiltzaileak eta sarrera baldintzak
    3. Espazioen diseinua
    4. Bizikidetza
    5. Funtzionamendua
  • Hirigintza oinarrizko dokumentua eta ordenantza
  • Eraikina eraiki
  • Pisuak esleitzea

Sortutako dokumentuak

Praktikaren indarguneak

Urte gutxian lorpenak handiak izan dira. Lurraldeari eta hizkuntzari buruzko jardunaldien lau edizio egin dira, eta gaiak zabalkunde handia izan du. Udal Legean jaso da eragina linguistikoaren ebaluazioa egiteko betebeharra.

Praktikaren ahulguneak

Lurraldea antolatzeko gidalerroetan esaten da hizkuntzak eta lurralde antolamenduak ez dutela loturarik. Iritzi hori erabat kontrajarrita dago Udal Legean jasotzen denarekin.

Kontaktua:
UEMA
Helbidea:
UEMA, Sindikatu zaharra - Enparan kalea 1, 2.a 20734 Azpeitia GIPUZKOA
www:
http://www.uema.eus