Elikagunea

Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Gipuzkoa
Hasiera data:
2016
Bukaera data:
abian da
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Azpeitia
Biztanle kopurua:
14700

Elikagunea Euskal Herriko elikagaien topagunea da. Azpeitiko Azoka Plazan dago. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa da.

Azpeitia zentro bezala hartuta, 150 kilometroren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, eta heziketagunea, dastaketagunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari denda ditu.

Azoka plazan, ohiko azoketan zein Elikagunean, Euskal Herrian ekoitzitako produktuak saltzen dira. Konpromiso eta ideia hori hartuta, helburua da ekonomia sustatzea, nola eta bertako produktuak eta lehen sektorea indartuz eta babestuz.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Azpeitiko herrian merkatuaren eraikuntza eta salmenta kopurua oso kaltetuak zeuden. Krisiaren garaia iritsi zen, eta Azpeitiko langabezia tasa %17koa zen.

Merkatua zahartuta zegoen, eta ez zen saltzaileentzat ez erosleentzat batere erosoa. Eta Azpeitiko Udalak berritzeari ekin zion. Testuinguru horretan, lehen sektorea bultzatzeko apustua egin zuten. Prozesu luze bati ekin zioten, lehen sektorean ari ziren ekoizleekin, herri mugimenduekin eta herritarrekin. Bilera ugari egin zituzten lehen sektorea sustatzeko eta ekonomia sozial eta eraldatzailearen kontzeptuan sakontzeko eta sentsibilizatzeko.

Proiektuaren helburu orokorrak

  • Lehen sektorea bultzatzea eta indartzea.
  • Merkatua indartzea.
  • Herriko plaza eremu sozial bezala berreskuratzea.
  • Kontsumo ohiturak aldatu eta sentsibilizazio lan bat egitea.

Ekimenaren helburu espezifikoak

  • Bertako ekonomian eragitea
  • Lehen sektorea berpiztea
  • Merkatua eta herri bizitza berpiztea

Zein herritar kopuru eta multzori eragiten dion proiektuak

Herritar guztiei eta batez ere baserritarrei eragiten die proiektuak.

Inplementazioa

Faseak eta ekintza planak

Hirigintza proiektu bezala hasi zen Elikagunea. Izan ere, merkatuaren eraikuntza oso zaharkitua eta oso egoera kaskarrean zegoen. Hainbat galdeketen ondoren herriko plaza eta inguruak pertsonalak bilakatu ziren, eta merkatuaren eraikuntza berritu beharra nahitaezkoa zen.

Merkatua zaharberritzearekin batera, gogoeta bat egin zen lehen sektorearekin; izan ere, euren salmentak asko jaitsi ziren, eta merkatuko dinamika gain behera zihoan.

Salerosketarako ohiturak aztertu zituzten, eta salmenta gune komun baten beharra ondorioztatu zuten. Apustu horretan, produktu lokala zein zen zehaztu zuten: Azpeitia zentro bezala hartuta 150 kilometroren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gunea.

Produktu elaboratuetan, berriz, %50 hemengo produktuez eginiko elaboratuak saltzen dituzte.

Proiektua itxuratu zenean, lehiaketara atera zuten, eta herriko hiru gaztek osatutako kooperatiba bati esleitu zioten. 2018ko martxoan jarri zuten martxan, eta oso harrera ona izan du.

Gaur egun Elikagunea 2.0 faseari ekin diote. Hots, bertoko produktuez ekoitzitako janaria zabaltzea beste eremu batzuetan (eskola, hirugarren adina….).

Parte hartu duten eragileak

  • Baserritarrak
  • Udala
  • Herriko elkarte eta eragileak

Proiektuaren finantzaketa

Udala eta Eusko Jaurlaritza.

Emaitzak

Bertako produktuak merkaturatzeko, sentsibilizaziorako eta herriaren eraldaketa bultzatzeko gunea bihurtu da Elikagunea, eta, sei hilabeteren buruan, lau lanpostu eta 200 bazkide ditu.
Hainbat sukaldaritza ikastaro egin dituzte.

Baserritarrek asteartetan egiten duten merkatuan euren salmentak modu deigarrian handitu dituzte (42 salmenta postu daude).

Kontsumo ohiturak aldatzen ari dira poliki-poliki (sentsibilizazio lanari esker).

Praktikaren difusioa

Bideoa, webgunea eta aldizkaria (Bertakoa)

Praktikaren puntu fuerteak

Eragile, udal, herritar eta elkartegintza osoaren parte hartzea oso garrantzitsua izan da ekimenaren arrakasta bermatzeko.

Praktikaren puntu ahulak

Abian den ekimenean orain izan daitezkeen puntu ahulak identifikatzen ari dira. Produktu eta ekoizle falta izan daiteke bat.

Beste eremu eta eragile batzuek ekimen hau abian jartzeko aukerak

Proiektu hau beste hainbat udalerritan abian jar daitekeela adierazten dute bultzatzaileek.

Kontaktua:
Josu Labaka, zinegotzia
Telefonoa:
688 688 696 688 688 696
Helbidea:
Azpeitiko Udala / Enparantza Nagusia, 5, 20730 Azpeitia, Gipuzkoa
www:
http://elikagunea.eus/