Ea, energia berriztagarriekin

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Bizkaia
Hasiera data:
2016/11/03
Bukaera data:
2018/05/03
Lurraldea:
Bizkaia
Herria:
EA
Biztanle kopurua:
890

EAko udalak argiteria publiko guztia lizitaziora ateratzea erabakitzen du, bai eta egin ere pleguetan baldintza moduan jarriz hornitzaileak bermatu behar duela erosten duen energia %100 berriztagarria izatea

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

70eko hamarkadan, pil-pilean egon zen Ean bertan eta Euskal Herri osoan Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntzaren aurkako mugimendua. Ea eta Ispaster artean, Ogellan ere zentral nuklear bat eraiki nahi zuten, eta horrek herrian energia berriztagarrien aldeko kontzientzia piztu zuen. Gaur egun ere, presente dago kontzientzia hori, eta horrek eragin zuen aurreko legegintzalditik hasitako lan hauek egitea:

  1. Kanpoko argiteriako bonbillak aldatu ditugu, kontsumoa murrizteko.
  2. Energia berriztagarrien sorkuntzan dihardugu. Horretarako, eguzki plakak eta bero bonba jarri dira, eskola ondoan, herriguneko aisialdigune nagusian. Natxituko bolatokian geotermia ezarri dute.
  3. Energiarik garbiena kontsumitzen ez dena denez, Bedaronako Elexaldeko ur zikinak arazteko arazketa sistema berritzaile bat exekutatu dugu, energia kontsumorik gabeko arazketa sistema ekologiko pasibo bat.
  4. Enaden begiak fundazioa sortu dugu. Eako eskola ondoan dago. Bertan dago jasota Defentsa Batzorde historikoak lagatako dokumentazio guztia eta Jose Allendek dohaintzan emandako bere liburutegi pertsonala, ingurumen arloari lotutako hainbat liburu eta altxor jasotzen dituena. Beraz, ikerlariek eta interesa duten herritarren badute non kontsultatu.

Proiektuaren helburu orokorrak

Kontratazio publikoa bitarteko edo tresna moduan erabiltzea beste helburu orokorrago batzuk lortzeko, dela ingurumen politikan eta dela energiarenean.

Ekimenaren helburu espezifikoak

Udalak energia garbia eta berriztagarria erostea, pertsonentzat eta ingurumenarentzat segurua den energia.

Zein herritar kopuru eta multzori eragiten dion proiektuak

Herri osoari; udal ekipamendu eta kanpoko argiteriaz ari baikara.

Eragindako dokumentuak

Lizitazioaren deialdia, Euskadi.eus atarian.

Praktikaren puntu fuerteak

Enpresatik jasotzen den aholkularitza gure fakturak eta kontsumoak ulertu eta egokitzeko

Praktikaren puntu ahulak

Oso garrantzitsua da aldez aurretik norbere kontsumoak ezagutzea eta baita ea egokituta dauden kontratatuta dauden KW kopuruetara; udal txikietan giza baliabide urriak ditugunez batzuetan plegua osatzeko kanpoko baliabideren bat kontratatzea beharrezkoa izango da.

Beste eremu edota eragile batzuek ekimen hau abian jartzeko aukerak

Aukera asko daude eta beste leku batzuetan martxan jar daiteke arazorik gabe.



Kontaktua:
Iratxe Arriola (Eako alkatea)
Telefonoa:
655728729 655728729
Helbidea:
Eako Udaletxea, Donibane enparantza, 2 - 48287, EA (Bizkaia)
www:
http://www.eakoudala.net