Baztango Zaporeak

Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2013
Bukaera data:
abian da
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Baztan / Elizondo
Biztanle kopurua:
7800

Eskualdeko ekoizleekin egindako gogoeta bati esker eta irizpide batzuk zehaztu ostean, BAZTANGO ZAPOREAK izeneko marka sortu dute; marka horretan, irizpide horiek betetzen dituzten produktuak eta ekoizleak biltzen dira. Gaur egun, Baztango Zaporeak markaren barnean hamahiru ekoizle biltzen dira (laster, beste hiru gehituko dira), eta euren produktuak ezagutarazi eta saltzen dituzte marka horren pean.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Ez dugu ulertzen nekazaritzarik gabeko mendialderik. Landa eremua husten ari da, eta metropolizazioa eta nekazaritza intentsiboa gailentzen ari dira. Horrez gain, landa eremua zabortegietarako bideratzeko joera dago, eta, horri aurre egiteko, Baztango Udalak deritzo nahitaezkoa dela elikadura eztabaidaren erdigunean jartzea.

Alde horretatik, landa eremuei bizirik eusteko apustu estrategikoa egin nahi du, eta ulertarazi nekazaritzaren sektoreaz gain herritar guztiak inplikatu beharra dagoela arlo horretan.

Proiektuaren helburu orokorrak

Mendialdea ez dadila nekazaritzarik gabeko eremu bat bilakatu.

Ekimenaren helburu espezifikoak

  • Sentsibilizazio lanketa handia
  • Lehen sektorearen gogoeta komuna. Elkarrekin egin eta definitu
  • Bertako ekoizleak eta produktuak definitu eta baztandarren artean horien ezagutza eta kontsumoa bultzatu.

Zein herritar kopuru eta multzori eragiten dion proiektuak

Baztandar orori (7.800 pertsona)

Faseak eta ekintza planak

  • 1. Fasea: Eztabaida eta gogoeta fase bati ekin zioten 2013. urtean sektorean diren eragile eta protagonistekin. Gogoeta fase horretan Baztan Zaporeak elkarteko kide bilakatzeko irizpideak finkatu ziren.
    Irizpide horiek sektorean inplikatuak diren pertsonekin adostu dira.
  • 2. Fasea: Hamahiru ekoizle bildu dira Baztango Zaporeak elkartean. Gehiago sartzeko bidean dira. Elkarte horrek Baztango ekoizleak eta lehen sektorea ezagutarazi ditu, eta ikusgarritasuna eman die.
    Denda txikietan eta merkatuan saltzen dituzte euren produktuak

Parte hartu duten eragileak

Udala eta lehen sektoreko eragile eta elkarteak

Emaitzak

  • Elikadura Kontseilua sortu da (erabat berritzailea).
  • Zer jan holako Baztan kanpaina abian jarri da, elikadura lehen planoan jartzeko. Abiapuntua elikaduraren inguruan dagoen utzikeria izan da.
  • Baztandarren Biltzarrean egiten den herri bazkarian (1.500 lagun), ahal diren produktu guztiak bertakoak izatea bultzatu da.

Eragindako dokumentuak

  • Baztango zaporeak eskuorria.
  • Bertako produktuak kontsumitzeko eta prestatzeko errezetak egin dira (eskuorri formatuan).


Praktikaren difusioa

  • Xaloa Telebista
  • Facebook
  • Twiter
  • www.baztan.eus webgunea
  • Youtube kanal bat
  • Eskuorriak

Ebaluazioa

Oso baikorra da, batez ere agendan jartzea lortu delako eta baztandarrak sentsibilizatzen ari delako.

Praktikaren puntu fuerteak

Herritar eta ekoizle askok parte hartu dute, eta sentsibilizazio lan handia egin da.

Eskualdeko lanbide heziketa berritzeko eginahalean, eta elikadura burujabetza sustatzeko eta indartzeko estrategiaren barruan, lehenbiziko sektorearekin loturiko ziklo arautua abiarazi dute.

Praktikaren puntu ahulak

Lehen sektorean lan egingo duen jendea falta da. Ez dago erreleborik. Ez da erraza hori bermatzea

Beste eremu edota eragile batzuek ekimen hau abian jartzeko aukerak

Esportagarria izan daiteke.