Barrundiako Ekonomatoa

Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Araba
Hasiera data:
2009
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Araba
Herria:
Barrundia
Biztanle kopurua:
883 biztanle

OKT Elkartea (Barrundia kontsumitzaile taldea),Barrundiako Ekonomatoa, bertan bizi garen pertsona multzo batek osatzen dugu, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan legezko elkarte gisa bildurik, irabazi asmorik ez duen talde bat osatu dugu. Hala, hamar urte daramatzagu gure udalerrian jarduerak bultzatuz.
Askotariko jarduerak gauzatzen ditugu, gure osaeran markaturik ditugun helburuak lortzen laguntzeko. Nagusietako bat da bazkideen eskura leku bat jartzea, ez bakarrik sozializatzeko eta topagune izateko, baita egunero kontsumitzen direnak salerosteko eta trukerako leku izateko ere, betiere bertan ekoitzitako produktuak eta agroekologiaren eta elkartasunaren irizpideak betetzen dituztenak.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Ideia bat, lokal bat, gogoa eta ilusioa duen jendea... eta, halako batean, gure ekonomatoa sortu zen, 2009ko urriaren 9an.
Inoiz ez gara orain bezainbeste mugitu gure etxeetan ekoizten diren elikagaiak erosteko. Inoiz ez gara hain urrunera heldu eta ez gara izan hain utziak eta hezigabeak gure baliabideekin, gure nekazaritzako ondarearekin eta kulturarekin, gero eta ezjakinagoak gara eremu horretan. Munduko goseak inoiz ez du aurkitu orain bezainbesteko bazkarik Hegoaldean bizi diren nekazariengan, eta herrialde garatuek inoiz ez dugu izan orain bezalako nutrizio kaxkarrik, alergiarik, gaixotasunik eta gabeziarik elikadura ohituretan.
Inoiz ez da orain bezain zuzena izan erosten dugunaren, ekoizleen egoera kaxkarraren eta ingurumenaren arteko erlazioa.
Hortaz, batzuok nahi dugu krisi garai hau gogoetarako eta aldaketarako garaia izatea. Izugarria da zenbat egin daitekeen hurbilekoa kontsumituta eta ekoizleak eta haien lanerako baldintzatzaileak ezagututa. Eta Barrundian hemen gaude ingurunea pixka bat mugitzen ote dugun eta zergatik ez mundua bera.

Proiektuaren helburu nagusiak

Hemengo elikagai agroekologikoen ekoizpena bultzatzea.
Produktibista ez den nekazaritza eredu bat bultzatzea, izan dadila soziala eta elkartasunezkoa, enplegu eratzailea, eta ingurumena babesten duena eta lurrari lotua.
Tokian tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa bultzatzea nekazaritza ekologikoaren irizpideetatik.
Harreman zuzenak eta bidezkoak erraztea ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, eta merkaturatze zirkuitu laburrak bultzatzea.
Partaidetzazko ziurtagiri sistema bat lantzea.
Kontsumo arduratsuaren bitartez, kultura, tradizioak, herritarrak eta azken batean gure landa ingurunea zaintzen laguntzea.
Gure landa ingurunea bezala berdin herrialde behartsuak zaintzen laguntzea, garapena bultzatzeko ekintzen eta proiektuen bitartez.
Emakumearen partaidetza indartzea nekazari sektorearen eta landa munduaren foro eta estamentu guztietan.
Emakumeen eta batez ere landa mundukoen garapen profesionala, humanoa eta soziala defendatzea eta sustatzea beren ekintza eremuan, berek dituzten arazo espezifikoak kontuan izanik.
Etorkinen garapen profesionala, humanoa eta soziala defendatzea eta sustatzea beren ekintza eremuan.
Turismoa bultzatzeko jarduera diseinatzea Barrundiako udalerrian eta Arabako Lautadan, nola eta eskualdean ildo horretan ari diren eragile publiko eta pribatuekin koordinatuta.
Hizkuntza normalizazioa bultzatzea bazkideen arlo pertsonalean eta sozialean.

Ekimenaren helburu espezifikoak.

Landu nahi dugun alorreko kontzeptuak ezagutarazteko jarduerak garatzea; esaterako, kontsumo arduratsua, elikadura burujabetza, bidezko merkataritza eta iparraldearen eta hegoaldearen ekoizpen eredu iraunkorrak.
Eskualdeko ekoizleak ikusteko bisitak antolatzea eta tokiko produktuen dastaketak egitea.
Bioaniztasuna gordetzea eta berreskuratzea helburu duten ikerketa proiektuetan parte hartzea.
Ingurumenaren gainean sentsibilizatzeko eta hezteko ekintzak bultzatzea.
Ikuspegi ekologista batetik Barrundiaren aberastasun paisajistikoa eta kulturala ezagutarazteko jarduerak egitea.
Euskararen aldeko ekintzak sustatu, antolatu eta proposatzea.
Erakunde publiko eta pribatuekin batera ekintzak gauzatzea helburuak lortzeko.


Zein herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak

Barrundiak gaur egun 980 biztanle ditu, eta horietatik 170 familia elkarteko bazkideak gara. Gainerakoak, 50 bat bazkide Arabako Lautadakoak, Araba osokoak eta Gipuzkoakoak gara.

Beste programa batzuekin izan dezakeen lotura

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saila.
“Con sumo cuidado” Arabako Kontzeju Elkartea


Inplementazioa

Faseak eta ekintza planak
-Talde motorra sortzea
-Udalerriko jendea informatzea eta batzartuta erabakitzea datozen pausoak
-Elkartea / ekonomatoa sortzea
-Ingurunean eragitea eta ekoizleak harremanetan jartzea

Parte hartu duten dinamizatzaileak

-Barrundiako eta Lautadako biztanleak
-Barrundiako eta Lautadako ekoizleak
-Ozetako Kontzejua
-Barrundiako Udala

Baliabide ekonomikoak
Finantzaketa
Azken lau urteetan hitzarmena egin dugu Barrundiako Udalarekin. Unean uneko laguntzak izan ditugu lanpostu bat sortzeko eta materiala erosteko.

Beste baliabide batzuk

Bazkideen borondate lana dago batetik, eta proiektua abiatzeko ekoizleek gordailuan utziko dituzten produktuak, bestetik.
Lokal bat dugu Barrundiako Udalak utzita, eta oraintsu birmoldatua eta berregokitua izan da, zerbitzua modu erosoan eta egokian eman dezagun.
Jende talde bat dago inplikatua proiektuan, eta berrehun bazkideren babesa eta bermea dugu. Auzolana da gure proiektuaren oinarria eta zerizana.
Hamar urteko eskarmentua dugu, eta, alde horretatik, behar den gaitasuna dugu gure jarduera bermeekin garatzen jarraitzeko.

Hedapena

Ahoz aho, triptikoa, Radio-Vitoria, AKE

Ebaluazioa

Hamar urte honetan, gure proiektua erreferente bihurtu da. Hainbat lekutatik, guregana etortzen dira eredua hartzeko eta bakoitzak bere herrian ezartzeko.

Praktikaren indarguneak

Herritarren parte-hartzea

 Informazio gehiago

OKT Elkartea - Barrundiako Kontsumitzaile Taldea

IKZ: G-01466713

Kontaktua:
Susana
Telefonoa:
656723583 656723583
Helbidea:
Udaletxeko plaza, 1, Ozeta-Barrundia
www:
oktekonomatoa.blogspot.com.es