Asparrena

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Araba
Hasiera data:
2002
Bukaera data:
Jarraitzen du
Lurraldea:
Araba
Herria:
Asparrena
Biztanle kopurua:
1600

Asparrena Arabako udalerria da eta ekialdeko Lautadan dago, Nafarroaren eta Gipuzkoaren mugan. Hamar herri hartzen ditu udalerriak. 1.600 biztanle baino gutxi gehiago ditu, eta historikoki batera landu ditu lehenengo sektoreko ekonomia, abeltzaintza eta nekazaritza, eta industria, batik bat hirigune nagusian, Araian (1.250 biztanle), garatzen dena. Bere kokalekua, Altzania mendikatearen oinetan baitago, gaur egun Aizkorri – Aratz parke natural gisa ezagutzen dena gehiago, zur, ur eta mineral baliabide ugarirekin, guztiz erabakigarria izan da bertan sortu den industriarentzat. Errotak, burdinolak eta siderurgia izan dira joan den mendeko 80. urteak arte gure ekonomiaren eragilea.

Argazki galeria

Proiektua abian jartzeko arrazoi izan diren testuingurua eta inguruabarrak

Hainbat izan dira udal hau pixkanaka-pixkanaka tokiko politikekin konpromisoa hartzera eraman duten faktoreak, ingurumena babesteko, energia eraginkortasuna bultzatzeko eta energia burujabetza bilatzeko betiere.

Lurraren eta baliabide naturalen aprobetxamendua da, agian, subkontziente kolektiboan bizirik irauteko baliabide naturalak behar ditugula pentsatzera eraman gaituena eta, era berean, badakigu gure kontzientziaren eta zaintzaren baitan daudela baliabide natural horiek. Haien beharra dugu, eta horrenbestez, ongi zaindu behar ditugu eta modu arduratsuan eta orekatuan erabili. Orain dela urte batzuk, eta orain dela oso gutxi arte, erraustegiaren mehatxua ere izan genuen aldameneko Olazti herri nafarrean. Horrek mobilizazio eta gogoeta jardunaldiak ekarri zituen, eta are gehiago finkatu zen bide horretatik jarduteko eta bide horren aldeko apustua egiteko beharra.

Proiektuaren helburu nagusiak

Ingurumena babesteko, energia eraginkortasuna bultzatzeko eta energia burujabetza bilatzeko tokiko politikak abian jartzea.

Ekimenaren helburu zehatzak

Proiektu honek zenbat biztanlerengan edo talderengan duen eragina.

Asparreneko biztanleengan.

Inplementatzea

Faseak eta ekintza plana

  • Mendi publikoa antolatzeko plana
  • Baso aprobetxamenduak, zura, egurra, eta oreka abelazkuntza erabilerei dagokienean.

CH (Central Hidroeléctrica San Pedro de Araia)

2002an berreskuratu eta abian jarria. Hasieran, zentral hidroelektriko horren helburua zen Ajuria y Urigoiti galdategi zaharrari energia elektrikoa ematea. 80. urteetan siderurgia itxi ondoren, zentrala geldirik egon zen berreskuratu zen arte. Gaur egun, Asparreneko Udala da partaidetza handiena duen erakundea.

Abian jarri denetik hainbat proiektu garatu dira:

  • 2011n eraikitako Arrazpi Berri kiroldegirako geotermia.
  • Biomasa hiru udal eraikin (Eskola Publikoa, Osasun Zentroa eta Kultur Etxea) berotzeko sistema gisa.
  • Europako proiektuak
    • Epos
    • Orbeet

Hamar herrietako argiteria publiko osoan eta Asparrena – Donemiliaga Industrialdean LED argiak jartzea. (2016-2017)

Energia garbien hornidurarako kontratazio agiriak.

Hiri hondakin solidoa (HHS)

Prestakuntza eta sustapen kanpainak:

  • Konpostatze indibiduala
  • Auzokonposta
  • Hegaztikonposta

Biohondakinen diagnostikoa eta kudeaketaren bideragarritasuna. 2018an egin da diagnostikoa, hartatik etorritako ezartze faseekin hasita.

Baratze ekologikoak udal lurretan.

PEP Paisaiaren Ekintza Plana (2014 – 2015). Bioaniztasun ekintzak:

  • Berreskuratzeak, lepatzeak, ….
  • Fabrika zaharra deskutsatzeko plana
  • PEPetik etorritako bestelako ekintzak

Emaitzak

  • Mendi publikoa antolatzeko plana
  • Central Hidroeléctrica de San Pedro de Araia zentrala berreskuratzea eta abian jartzea
  • Arrazpi kiroldegirako geotermia
  • Biomasa hiru eraikin publikotan
  • Argiteria publiko osoan LED argiak jartzea
  • Hiri hondakin solidoa (HHS)
  • Prestakuntza kanpainak.