Arazte-sistema ekologiko-pasiboa

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Hondakinen kudeaketa Bizkaia
Hasiera data:
2017ko apirila
Bukaera data:
2018ko iraila
Lurraldea:
Bizkaia
Herria:
Ea
Biztanle kopurua:
896 biztanle

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea


Bedaronako herria EAko udalerrian dago, eta gaur egun, Eako ur zikinak arazteko sistemarik ez duen nukleo bakarra da. Talaia batean dago, Kantauriko itsasaldean, Apikaleko, Surtzilojenteko eta Talapeko amildegien eta Ogellako marearteko zabalgunearen gainean. Esan dezakegu Ogellako marearteko zabalgunea dela Kantauriko garrantzitsuena. Badia erdi itxi bat da, Apikaleko puntaren eta Otoioko amildegien artean dagoena. Marearteko zabalgune horrek aberastasun biologiko handia du, ingurumen baldintza askotarikoak biltzen dituelako, itsasgorek eta itsasbeherek eraginda. Marearteko putzuetan, askotariko animaliak daude, ekinodermoak (holoturiak, itsas trikuak, itsas izarrak eta ofiurak), krustazeoak (nekorak eta karramarroak), moluskuak (itsas belarriak, olagarroak eta nudibrankioak), knidarioak (anemonak eta aktinia gorriak) eta alga mota asko (batez ere, fucus chalonii, Ogellan eta Hendaiako Andagorrian dagoen alga endogenoa). Ogellako marearteko zabalguneak nolako garrantzia duen erakusten du honako erakunde hauek leku horretan duten interesak: Lurgaia, Ihobe, Euskal Autonomia Erkidegoko bioaniztasunaren zentroa, Novia de Salcedo fundazioa eta Ispasterko eta Eako udalak; horiek denek sentsibilizazio txangoak eta zabalgunea garbitzeko saioak antolatu dituzte.

Proiektuaren helburu nagusiak

Bi helburu ditugu saneamendu sistema integral honekin:

  • Bedaronako nukleoari ur beltzak behar bezala tratatzeko modua ematea, nola eta ur zikinak iragazita eta tratatuta; horrela, isuriak kalitate baldintza optimoak izango ditu, eta uraren zikloa behar bezala itxiko da etorkizunean.
  • Ur zikinak ahalik eta erarik iraunkorrenean kudeatzea eta ahalik eta gehiena gutxitzea BEGen igorpen zuzenak eta zeharkakoak.

Ekimenaren helburu espezifikoak

  • Sare bikoitz paralelo bat duen sistema separatiboa, euri urak eta euri beltzak bildu eta gidatuko dituena.
  • Saneamendurako sarearen efikazia eta kalitatea hobetzeko soluzioak planteatzea.
  • Hiri zerbitzuak koordinatu eta obrak "batera" egitea, etorkizun hurbilean espaloia berriz altxatu beharrik ez izateko.
  • Obrak aprobetxatzea, "hiriaren sarbiderako eta mugikortasunerako neurriak gaurkotzeko eta ezartzeko.
  • Arazte natural eta iraunkorrerako sistemak sustatzea, ahalik eta gutxiena eragiteko, mantenimendu gastuak txikitzeko, eta abar.
  • Ahal dela, espazioen erabilera publikoa hobetzeko irtenbideak eman behar ditu.
    Proiektuak aurretik proposatu diren irtenbideak baino ekonomikoagoa izan behar du (ur zikinak EAko hondakin-uren araztegira eramatea).
  • Proiektu honek arreta berezia jarri behar du ingurumenaren iraunkortasunean.
  • Espazio publikoa egokitzea, balioa har dezan eta erabiltzeko aukerak ugaritu daitezen.
  • Ahal den neurrian berrerabiltzea obran sorrarazitako hondakinak.
  • Ahal den neurrian material birziklatuak eta birziklagarriak erabiltzea.

Zein herritar kopururi eta multzoari eragiten dion proiektuak.


Saneamendu sare osoa birdimentsionatuta dago, 25 urtez 200 bat biztanleko herrigune bati zerbitzu eman diezaion. Proiektu hau gauzatzeko orduan, proposamena da ur zikinen tratamendurako 100 biztanleri dagokion hezegunearen zati proportzionala exekutatzea.

Inplementazioa


Faseak eta ekintza plana

Orain arte, iragarritako hiru faseetatik bi exekutatu dira:
“PROYECTO DE SANEAMIENTO DE BEDARONA. RED GENERAL”: Exekutatzen. Busturialdeko Uren Partzuergoa da obren sustatzailea.
"PROYECTO DE SANEAMIENTO Y URBANIZACIÓN DE BEDARONA. RED LOCAL". 2016an gauzatutako obra. Eako Udala da obra horien sustatzailea.

Hirugarren fasea araztegi sistemari dagokio. Hondakin uren araztegi konbentzional baten eta sistema naturalaren arteko sistema misto bat instalatzea da asmoa; horrela, kalitate handiko efluentea lortzen da, kostu eta mantenimendu txikiko teknikak konbinatuta. Kontua da instalazioaren iraunkortasuna ahalbidetzea, oso energia kontsumo txikiko teknikak eta mantenimendu espezializatu gutxi erabilita. Biodiscos erako araztegi bat proposatzen dugu. Horrek gutxienez bigarren mailako efluente baten kalitatea bermatuko du, eta %92 SE eta OEB gutxiago; horrez gain, %70etik gora murriztuko da nitrogenoa, zeren eta araztegia nitrifikaziorako eta desnitrifikaziorako diseinatuta eta dimentsionatuta egongo da.


Proiektu honetan proposatzen den Ur Zikinen Araztegiarekin batera, uraren tratamendu tertziariorako fase bat diseinatu dugu. Irtenbide erraz, efektibo eta merke bat da ur zikinak arazteko ohiko tratamendu sistemen aldean:
Sistema naturalak, erabat errespetatzen dutenak ingurumena eta harekin integratuta daudenak, eta ezabatu egiten dituzte solido esekiak, materia organikoa, elementu eutrofizatzailek eta mikroorganismo patogenoak. Mantenimendua erraza da, kostu txikia du, eta energia gutxi kontsumitzen du.

Sistemaren bukaeran hezegunea dago, eta horrek tratatutako ura finduko du patogenoak SEak eta OEBak ezabatuz baita %99raino ere. Tratamendu sistema tertziario horrek irtenbide erraza, efektiboa eta merkea dakar konparatzen badugu ur zikinak tratatzeko ohiko sistemekin: sistema naturalak dira, erabat errespetatzen dutenak ingurumena eta harekin integratuta daudenak, eta ezabatu egiten dituzte solido esekiak, materia organikoa, elementu eutrofizatzailek eta mikroorganismo patogenoak. Mantenimendu erraza dute, merkeak dira, eta energia gutxi kontsumitzen dute.

Parte hartu duten eragileak
Busturialdea Ur Partzuergoa

Baliabide ekonomikoak

Kostua/Finantzaketa
Kostua: 169.000 euro kostatzen da proiektu osoa
Obraren kostua: 147.506 euro
Finantzaketa:
Busturialdea Ur Partzuergoa: 18.000 euro
Eusko Jaurlaritza: Garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak: 80.000 euro
Eusko Jaurlaritza: Itsaspen: 37.620 euro

Emaitzak
Urak araztea batere ez kontsumituta

Kontaktua:
Iratxe Arriola
Telefonoa:
946 27 52 27 946 27 52 27
Helbidea:
Helbidea Donibane enparantza, 2 48287, EA (Bizkaia)
www:
udala.ea@bizkaia.org