Aramaixo Baserri Barri

Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Araba
Lurraldea:
Araba
Herria:
Aramaio
Biztanle kopurua:
1543

Arlo produktibo ezberdinetatik sustatutako ekimen parte hartzailea da Aramaixo, landa garapen eredu bat martxan jarri asmoz Aramaioko gaur egungo baliabideak ustiatu eta balioa emateko ekimena da.

Argazki galeria

Testuingurua

Azken urteetan Aramaioko lehen sektorean zabaltzen ari den mugimendua

Proiektuaren helburu orokorrak

Arlo askotako taldeen elkarlana bilatzen da, guztien artean bidea irekitzeko norantz eta ekonomiarako, gizarterako eta ingurumenerako jasangarria izango den herrira baterantz. Udala eta herriko beste eragile batzuk elkarrengana gerturatzean datza. Horrela, herriko hainbat eragile publikok zein pribatuk bat egingo dute, herriko proiektu estrategikoak lantzeko orduan.

Helburu espezifikoak

  1. Lan baldintzak eta lanaren errentagarritasuna hobetze aldera, parte hartze dinamika bat martxan jartzea eta sektoreka elkartzea.
  2. Ekintza sozial, ekonomiko eta didaktikoak aurrera eramateko baliabideak sortzea eta arlo berean aritzen direnek elkarrekin lan egitea.
  3. Sektoreek batak bestearekin lan egitea eta elkarrekin harremana izatea landa garapen proiektuari zentzu komun bat emateko.
  4. Gaur egun Aramaion dauden jarduera ekonomikoei aukera berriak eskaintzea.
  5. Aramaioko erakundeei eta enpresei euren jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko eta hazkuntza bidean jartzeko bideak irekitzea.
  6. Beste arlo batzuetan ekimen berriak loratzeko aukerak sortzea.
  7. Aramaioko ondare naturala berreskuratu eta ezagutaraztea.
  8. Baserriak EKOIZPEN UNITATE lehiakorrak eta buruaski edo autosufizienteak izateko, ekipamendu eta komertzializazio bide berriak bideratzea haietara.

Inplementazioa

  • Hainbat urtetan hainbat talde eratu dira Aramaion, eta taldeak sektoreka sailkatzen dira (frutagintza, barazkigintza, Ondarea Babesteko Taldea, kontsumitzaileen taldea…).
  • Aramaixo ekimena: Arlo askotako taldeen elkarlana bilatzen da, guztien artean bidea irekitzeko norantz eta ekonomiarako, gizarterako eta ingurumenerako jasangarria izango den herrira baterantz. Udala eta herriko beste eragile batzuk elkarrengana gerturatzean datza. Horrela, herriko hainbat eragile publikok zein pribatuk bat egingo dute, herriko proiektu estrategikoak lantzeko orduan.
  • Aramaixo ekimenaren ondorioz sortuko diren talde guztiek lantalde plural eta handi bat osatuko dute: Aramaixo Baserri Barri. Honako talde hauek osatzen dute:

ASE. Aramaixoko Sagarzalien Elkartie:

  • Irabazi asmorik gabeko elkartea
  • Helburua: Aramaion frutagintza sektorea indartzea. Aramaioko sagarrari egiazko irteera bat ematea. Lehen sagasti izandako pinudiak berriro sagasti bihurtzea.
  • Duela zortzi urte sortua 26 bazkiderekin.
  • Gaur egun 33 bazkidek osatzen dute.
  • Sagar zukua egiteko makinak dituzte.

ARBEL:

  • Kooperatiba elkartea da.
  • Ganaduarentzako pentsua ekoizten dute.
  • 90 bazkide.
  • Zerbitzu berrien eskaera dela eta, pentsutik bestelako produktuak ekoizteko egokitu dute egoitza. Lanerako arropa, lan tresnak eta beste saltzen dituzte gaur egun.
  • Horretaz gain, herrian dagoen janari denda bat kudeatzen du (Cobiran).

AOBT - Aramaioko ondarea babesteko taldea.

Helburuak:

  1. Aramaioko ondarea berreskuratu eta goraipatzea
  2. Ondare historiko gisa nabarmentzen diren elementuak zaintzea eta berreskuratzea.
  3. Herriko eta eskualdeko beste elkarte batzuekin aritzeko bidea irekia izatea.

Egindako lanak:

  1. Andramari elizako eskailerak garbitu dituzte. Lur jausia izan zen eta.
  2. Txingurribide garbitu dute.
  3. Iturrien, zubien eta karobien inbentarioa egin dute.

Hurrengo lanak:

  1. Txingurribiden losak ipiniko dituzte.
  2. Murugaineko indusketa proiektua martxan jarriko dute.

Aramaioko Kontsumo Taldea

Aramaioko baserriko produktuak kontsumituko dituen taldea. Helburuak:

  • Aramaioko baserritarrekin harremana landu eta euren produktuak kontsumitzea.
  • Bitartekariak saihestea.
  • Kontsumo arduratsua bultzatzea.

Hileroko kuota baten truke, astero, barazki saskia jasotzen dute. Gaur egun ARAMAIOKO EKONOMATOA esaten dioten lokala kudeatzen dute, eta herriko hainbat produktu banatzen dituzte. Barazkiak, sagar zukua, gazta eta abar. ARAMAIXO EKIMENA forma hartzen doan heinean alor gehiagotako taldeak sortuko dira, eta guztiak ARAMAIO BASERRI BARRIn txertatzen joango dira.

Dinamizatzailearen lana da talde posible berriak detektatu eta ekimenean parte har dezaten animatzea. Parte hartzea zenbat eta handiagoa, landa garapen proiektua orduan eta hobeto bideratuko da herriaren behar, nahi eta ahalmenetara.

Amillena Turismo Taldea

Herrian turistikoki potentziala duten baliabideak detektatzea eta horiekin produktu turistikoak sortzea du helburu. Hiru laguneko irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Hiru bisita gidatu eskaintzen dituzte, eskola umeei zein helduei:

  • Mitologiari buruzko bisita.
  • Aramaixo herri ekimenari buruzko bisita.
  • Ingurumen arloko bisita.

Aramailur Kontsumo Taldea

100 bazkidez osatutako elkarte bat da, kontsumo arduratsua bultzatzen duena.  Herriko ekoizleekin egiten dute harremana herriko produktuen kontsumoa sustatzeko. Herrian ez dituzten produktuak lortzeko (hala nola olioa, irinak, arrozak eta zerealak), harreman zuzena egiten dute kanpoko ekoizleekin.  EKONOMATOA izeneko lokalean biltzen dituzte produktu guztiak, eta banaketa bertan egiten dute.

Sortu diren beste taldeak

  • Aramaioko ortuzainen taldea.
  • Esne ekoizleen taldea.
  • Arrautza ekoizleen taldea.
  • Jarindo, Aramaioko ganaduzainen taldea.
  • Eztigileen taldea.

Parte hartu duten eragileak

Herritarrak, arloka antolatuak, eta udala.

Praktikaren puntu fuerteak

Aramaion nekazaritza eta abeltzaintza gain behera badoa ere, nahiko baliabide pertsonal, tekniko eta natural dago egoerari buelta emateko. Azken urteetan hainbat talde eratzen ari dira sektoreka

Kontaktua:
Aitor Larrañaga, Aramaioko Landa Garapeneko teknikaria
Telefonoa:
945 44 50 16 945 44 50 16
Helbidea:
Bizente Goikoetxea plaza, 1- 01160 Ibarra, Araba.
www:
http://www.aramaio.eus