Apeztegiberriko denda, Orotokietako Ostatua, Basaburuako Eskapeak

Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2011. urtean
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Jauntsarats
Biztanle kopurua:
870 biztanle

ERNAIZU S. COOP. ekimen sozialeko langile kooperatiba bat da. BASABURUko haranean dauden beharrei aurre egin eta jarduera ekonomikoa sustatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun, Basaburuko taberna-denda bakarra kudeatzen du kooperatibak; zortzi emakumez osaturik dago, eta, horrez gain, Orokietako ostatua, hiru gelarekin, eta escape room jokoa kudeatzen dituzte.

 

APEZTEGIBERRIKO DENDA lehenbiziko proiektua izan da ERNAIZUrentzat. Berez UDALAk sustatutako ekimena da, eta ERNAIZUk bere nahiak eta asmoak gauzatzeko tresna topatu du denda horretan. 2011n abiatu ziren, eta ia guztiz kontsolidatutako proiektua dela esan daiteke. Haranari hobekuntza handia ekarri dio, erreferentzia puntu eta topagune bihurtu da herri askotako biztanleentzat eta bisitarientzat. Etorkizunean, lehenbiziko sektorean zuzeneko eragina izango lukeen proiektu baten zertzeladak ematen ari dira, kalitatezko produkzio txikiak bultzatu eta komertzializatzeko. Lurraren baliabideez arduratu eta balioan jartzeko garaia da.

1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Basaburuan bizi eta lan egiteko aukerak jarri nahi zituzten martxan. Lehen sektorearen gainbehera dela medio, jendea Irurtzunera edo Iruñera doa lanera, eta ez dago ez dendarik eta ez tabernarik. Ostalaritzan esperientzia duten hiru emakume elkartu ziren, eta Orokietako ostatua martxan jartzeko aukera sortu zen. Erronkari heldu zioten, jakinik 900 biztanleko haran batean zirela, herri eta belaunaldi askotako emakume eta gizonez osatua, eta guztiei erantzun nahia zutela. Kooperatiba bat sortu zuten, harana bizileku bilakatzeko xedearekin. 

2. Proiektuaren helburu orokorrak

Bost ardatz ditu kooperatibak, eta, horien bitartez, enplegua sortu eta BASABURUKO bizi jardueran eragin nahi du, betiere begirunezko garapena bultzatuz. 

3. Ekimenaren helburu espezifikoak.

– Pertsonen zaintza, eta lana, aisialdia eta familia-bizitza uztartzea.

– Gure ingurunea errespetatzea, bertako baliabide naturalak zentzuz aprobetxatuta.

– Eskualdeko kultura, ohitura eta hizkuntza errespetatzea.

– Parte hartzea eta asoziazionismoa sustatzea.

– Herrien arteko kohesioa eta integrazioa bultzatzea eta haranaren identitatea indartzea

4. Proiektuaren deskribapena

Gure Denda

Denda tabernari atxikia dago, eta oinarrizko produktu ugari ditu; barazkiak, ogia, haragi ontziratua, esnekiak, izoztutakoak eta drogeria. Atal bereziak ere baditu: zeliakoentzako janaria, produktu ekologikoak, paper denda, oinarrizko ferreteria eta abar. Bai eta edari hotzak, ikatza, izotza eta eramateko janaria ere.

Gure taberna-jatetxea

Toki goxo eta plurala da taberna, kafetegi-ostatu zerbitzuaz gain, otorduak ematen ditu. Bisitarientzako informazio puntua da, eta wifia eta erabilera publikorako ordenagailu bat ditu. Bestalde, eskualdeko edozein ekimen iragartzeko iragarki gune handi bat dago.

Gure janaria

Apeztegiberriko tabernan otordu guztiak egiteko aukera dago; gosaldu, hamaiketakoa hartu, bokatak, pintxoak, plater konbinatuak, etxeko gisatuak, eta eguneko nahiz asteburuetako menuak. Paisaia bezain koloretsu den giro ederrean, kafe, infusio edo freskagarri bat hartu ahal da.. Plateren artean, eskualdeko plater tradizionalak daude, eta beste hainbat plater, gustu guztietarakoak. Ilusio eta mimo handiz prestatzen dituzte euren sukalde txikian.

Eramateko janaria. Errazioak talde handientzat.

Eramateko janaria ere egiten dute, bai eta talde handientzako enkarguak eta errazioak ere. Herriko bestetarako, familia otorduak, kuadrillen afariak…

5. Zein herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak

 Haran guztian eragina duen proiektua da, izan ere, zerbitzua eskaintzen baitie bertako biztanle guztiei.

6.Inplementazioa

Faseak eta ekintza-planak

  • Orokietako Ostatua
  • Skape Rooma abian jarri
  • Jauntsaratsen den Apeztegiberriko denda eta taberna
  • Aurrera begira, lehen sektoreko produktuak komertzializatzeko bideak ireki nahi dira, ondoren lehen sektorean eragiteko. Horretarako, eskolarako sukalde zentral bat eta transformazio gela abian jartzea litzateke hurrengo erronka.

 Parte hartu duten eragileak :

  • Basaburuko Udala
  • Ernaizu B S. Coop. 

Finantzaketa:

Banku bidezko maileguak eta partikularren maileguak

Beste baliabide batzuk

  •  Kideen aportazioak

Emaitzak:

  • Zortzi bazkide dira kooperatiban, eta beste zortzi lanpostu sortu dira (ez dira egun osokoak)

7. Difusioa

https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2014/02/19/posada_mano_148123_2061.html

https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2018/05/31/escape-room-escape-natura-valle-basaburua-594282-300.html

https://www.noticiasdenavarra.com/2018/11/23/sociedad/navarra/premiados-tres-proyectos-de-desarrollo-sostenible-de-basaburua-lizarraga-y-noain

https://www.noticiasdenavarra.com/2016/10/18/economia/cooperativa-ernaizu-premio-a-la-innovacion

https://www.eldiario.es/norte/navarra/ultima_hora/Basaburua-Lizarraga-Practicas-Desarrollo-Sostenible_0_838866521.html

http://www.anel.es/erernaizu-s-coop-recoge-el-premio-excelencia-a-la-innovacion-para-mujeres-rurales/

8. Praktikaren indarguneak

Lan egutegia guztion beharren arabera antolatzen dute. Ordutegi malguak eta ordu kopurua ere hilabetez hilabete antolatzen dituzte Horrek euren beharrei aurre egiteko aukera zabala uzten die.

9. Praktikaren ahulguneak

Legeekin eta arauekin topo egin dute maiz, eta asko kostatu zaie horien zurruntasuna gainditzea.