Aduna. Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kudeaketa Gipuzkoa
Hasiera data:
2012 urtean
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Aduna
Biztanle kopurua:
474 biztanle

Hiri hondakinen kudeaketa arduratsua egiteko lan ildoa bultzatu du udalak. Auzoetara gaikako bilketa hurbiltzeko eta frakzioka sailkatzeko derrigortasuna ezarri zen. Helburua %70 frakzioka sailkatzearen derrigortasuna ezarri genuen eta lortu. Gaikako bilketa %70 helburu hau bultzatzeko, errefusaren edukiontziak kendu dira. Bilketa eta tratamenduko kostuak gutxitu dira eta herritarren tasetan islatu ditugu.

Argazki galeria

1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Aduna, Tolosaldeako eskualdean dago (28 herri), Gipuzkoan.

Herriak 474 biztanle dauzka, landa eremuko izaera dauka baina industrialde oso garrantzitsu batekin, Oria ibaiaren ertzean. Herritarren gehiengoa herrigunean bizi da. (Beste herritarrak landa eremuko baserrietan bizi dira, diseminatutako auzoetan). Hiri hondakinak eta asimilatuak (komertzioak, ostalaritza eta industria) Tolosaldeko Mankomunitateak kudeatzen ditu eta birziklatze tasa %25 zen 2012 urtean (%75 zabortegira bideratzen zen).

Gaikako bilketa: bolondresa zen 2012 arte.
Zabor tasa: Famili guztiak berdin ordaintzen zuten ez baitzen gaikako bilketa bultzatzen.
Errefusa (ez birziklagarria) eta hondakin organikoa nahastuta jasotzen ziren.
Bilketa selektiborako kontenedoreak ziren herrian(diseminatuetan ez).


2. Proiektuaren helburu orokorrak
Hondakinen prebentzioan eta murrizketan, berrebiltzeko eta birziklatzeko, Europar Batasunak ezarritako eta GFA-ak bere gain hartutako helburuak betetzen laguntzea.
Adunan, sentsibilizazio-kanpainak eta prebentzio-jarduerak egin izan dira (autokonposta sustatzea 2005etik) azken urteetan, baina urrats handiagoak eman behar genituela sumatzen genuen.
Udalerrian bio-hondakin guztiak kudeatzea (etxeko zabor poltsaren %40 eta %50 artean dira), konpostajearen bidez baliabide bihurtuz.
Gutxienez %80ra iristea etxeko hondakinen gaikako bilketan epe laburrean (Aldundiaren helburua %60ra iristea 2016rako eta %75era 2020rako, lurralde osoan)
Ahalik eta gehien murriztea zabortegira bideratzen diren hondakin ez-birziklagarrien ehunekoa (egungo %75etik, %20 edo %15 era), eta horrek aurrezpen handia ekarriko dio Udalari.

Aduna5.jpg

3. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Adunatar guztiei eta eskualde osoari.

4. Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana
Parte hartze proiektu eta komunitatearen indartzearekin.

5. Inplementazioa

Prestaketa fasea
Biztanleria aldaketan inplikatzeko eta horren partaide egiteko, Hondakinen Batzordea sortu zen (2012ko hasieran). Bi zinegotzik eta sei herritarrek osatutako batzordea izan zen.

Tokiko Gobernuak bere gain hartu zuen hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklatzearen alde aktiboki lan egiteko konpromisoa (2012ko maiatza)

Hainbat hezkuntza-kanpaina egin ziren prebentzioarekin eta birziklatzearekin lotuta eta material berrerabilgarriaren eta konpostagarriaren erabilerari buruzko lehen neurriak egokitu ziren. (Jaiak, herri-bazkariak)


Konpostaje komunitarioko lehen eremua jarri zen martxan, 30 familia inguruk parte hartuz (2012ko iraila), eskola publikoaz gain. Proiektu pilotu gisa planteatu zen.

Garapena

Mankomunitateak kanpaina bat egiten du autokonpostatzean parte hartzen duten familien kopurua handitzeko, eta konpostaje komunitarioaren bigarren eremua martxan jartzen da (2013ko udaberria).
Udalaren erabakiak

Proba pilotuaren bilakaera hain positiboaren eta herritarrak erakusten ari diren interesaren aurrean, udalak honako hau erabaki du:

• Hondakin organiko guztia udalerrian kudeatzea
• Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa baliozko metodo bezala onartzea.
• Hondakinen murrizketan eta prebentzioan sakontzea eta birziklatze-tasak gutxienez %70era iristea epe laburrean.
• Helburu horiek bermatuko dituen kudeaketa-sistema bat abiaraztea 2013ko azaroan.

Sistema berriaren helburua
• Auzoetara gaikako bilketa hurbiltzea
• Frakzioka sailkatzearen derrigortasuna
• Gaikako bilketa %70
• Helburu hau bultzatzeko, errefusaren edukiontziak kendu dira.
• Bilketa eta tratamenduko kostuak gutxitzea eta herritarren tasetan islatzea.

6. Emaitzak

  • -Gaikako bilketa eremu diseminatuetara gerturatzea
  • -Merkeagoa:
    - Errefusaren tratamendu kostua 140€/Tn
    - Errefusaren bilketa astean behin (lehen astean hiru aldiz)
    - Errefusaren bilketa puntuak gutxitzen dira
    - Diru sarreren igoera materialen salmentagatik (ontzi arinak, papera…)
    - Aurrezpen ekonomikoa tasetan islatuko da.
  • Inpaktu paisajistiko oso txikia
  • Ordutegi librea, errefusan ezik (astean behin bilduko da).
  • Inbertsio txikia (Etxeetarako kuboak, txabolak…)

7.Sistemaren ezaugarri orokorrak
Errefusaren zatikia astean behin jasotzen da, ezarritako ordutegian (atez ate, eta, kasu batzuetan, udalerriko hainbat puntutan dauden birziklatzeko etxoletan – Hori hirigunearen, etxebizitza motaren, etab. araberakoa izango da). Salbuespena: hondakin ez-birziklagarri bereziak.
Pixoihalak eta konpresak etxoletan utz daitezke, ordutegirik gabe.
Gaikako bilketarik ez zegoen tokietan, etxolak eraiki dira birziklatzea errazteko (baita etxeko hondakin bereziak edo arriskutsuak ere).
Bide publikoetako paperontziak ere gaika biltzekoak dira

8.Praktikaren puntu fuerteak
Oso emaitza onak lortu ditugu ingurugiro aldetik (gaikako bilketa, emisio aldetik, transportean...)
Ekonomikoki ere kostua asko jaitsi da, sortzen ez den errefusaren transportea ez baitugu ordaindu behar

9.Puntu ahulak
Aldaketa bat suposatzen du eta aldaketa guztiak kostatzen dira. Batzuetan jendearekin arazoak sor daitezke, batez ere, gaia politizatzen bada.

Kontaktua:
Josu Amilibia
Telefonoa:
943 69 25 71 943 69 25 71
www:
http://www.aduna.eus/eu/