Txirikorda

telefonoa943 371 951 | lokalizazioaJoxe Martin Sagardia Plaza, z/g, Usurbil 20170 | webgunea www.usurbil.eus

Hasiera data: 2019
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Usurbil
Biztanle kopurua: 6.438
Kontaktua: Agurtzane Solabarrieta

Gazteak eta adineko pertsonak bereziki baztertuta geratzen dira egun indarrean dagoen etxebizitza eskaintzatik: lehenengoak, euren diru sarrera ezagatik, nagusiki, eta bigarrenak, beste zenbait faktorerengatik (irisgarritasuna, herrigunetik urrun bizitzea, bakardadea, beharrak aldatu direla…). Hori dela eta bi kolektibo horiek elkarren eskutik joan daitezke, kemena eta esperientzia uztartuz, txirikorda bat sortzen.

Testuingurua eta helburuak

Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioak 2019an egindako parte-hartze prozesu batean du jatorria. Prozesu horretan, egungo etxebizitza ereduaren arazoak azaleratu ziren, eta fokua, batez ere, gazteengan eta adineko pertsonengan jarri zen: gazteek emantzipatzeko zailtasunak dituzte, eta helduek, maiz, bizitzeko toki egokiak falta dituzte, eta zenbait kasutan, bakardadeari aurre egin nahi diote. Hala, bi kolektiboak elkartu (18-30 urte eta 65 urtetik gorakoak) eta izaera publiko-komunitarioa izango duten etxebizitzak irudikatu zituzten.
Helburu orokorrak: gazteen emantzipazio beharrei erantzutea; adineko pertsona autonomoentzat etxebizitza eta bizikidetza eredu berriak eskaintzea; komunitatea, auzolana eta antzeko kontzeptuak eta ohiturak berreskuratzea.

Inplementazioa

Txirikordak bi lanketa paralelo izan ditu: eraikuntzari zegokiona eta proiektu sozialari zegokiona.
Guztira, 2.400.000 euro inguruko inbertsioa egin da (eraikina goitik behera eraikia).
Eraikinean espazio komunitarioak daude: sukalde-jangela, egongela, terraza eta arropa garbitzeko espazioa Txirikordako bizilagunentzat eta auzotarrek eta herritarrek erabili dezaketen erabilera anitzeko gela. Espazio pribatuak ere badaude, 16 etxebizitza edo apartamentu txiki ditu: bi logelako lau etxe, eta logela bakarreko hamabi. Hasieratik, kolektibo bakoitzari etxe kopuru bera eskaintzea izan da udalaren asmoa, alegia, zortzina.

Praktikaren indarguneak eta ahulguneak

Proiektu hau ezin da gauzatu parte-hartze prozesurik gabe, herritarren parte-hartzea beharrezkoa baita, lanketa eta kontzientziazio nahiz ikasketa fasea gauzatzeko.
Eraikinaren kostuaren zati bat urbanizazioaren sustatzaileak hartu zuen bere gain hirigintza karga gisa, ekipamendu eraikin bat lagatzeko betebeharra zuelako (1.423.000 eurotan finkatu zen karga hori) . Txirikordaren exekuzio proiektua, ordea, ia 2,4 milioi eurokoa izan zen, eta, zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza (640.000 euro) garrantzitsua izan zen Txirikorda gauzatu ahal izateko. Udalak, kostu osoa estaltzeko, beste 330.000 euro inguru jarri zituen.

Info osagarria

www.usurbil.eus