Senpere

telefonoa645 755 452 | lokalizazioaLutxiborda, 64200 Donazaharre, Nafarroa Beherea | webgunea

Hasiera data: 2019
Lurraldea: Lapurdi
Herria: Senpere
Biztanle kopurua: 6.888
Kontaktua: info@i-ener.eu

Hamaika eztabaida iturriren abiapuntu izaten dira hondakinak. Udalerri askotan, gainera, zailtasunak izaten dituzte horien kudeaketarekin. Egoera ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Horregatik, klima aldaketak eskatzen dituen lehentasunezko neurrien aurrean, Ipar Euskal Herrian pausu bat haratago eman dute I-ener kooperatibak eta Biltagarbi Sindikatuak: itxita dauden zabortegietan eguzki plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte energia berriztagarria sortzeko. Proiektua zazpi gunetan garatzea aurreikusten dute, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Horien artean aurreratuen dagoen lanketa da Senperekoa; urtean 2,3 GWH ekoitziko ditu, 500 etxek erabiltzen duten energia adina.

Testuingurua eta helburuak

Aspaldidanik ari da Biltagarbi sindikatua Ipar Euskal Herrian lanean, etxeko zikinak biltzen, sailkatzen eta eraldatzen. Halaber, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hainbat zabortegiren kudeaketaz arduratzen da. Azpiegitura horiek, baina, ez dira betirako zabalik egoten; pilatzen duten zaborrak, ordea, betirako irauten du lurraren azpian.
2019an, sindikatuak deialdi bat egin zuen eremu horietan proiektuak garatzeko. I-ener kooperatibaren proposamenak irabazi zuen lehiaketa eta, horrenbestez, zazpi gunetan eguzki plaka fotovoltaikoak eraikitzeko aukera izango dute.

Inplementazioa

Kooperatibako kideek argi dute: pausu hau emango dute, lur horiek ez direlako laborantzarako egokiak, kutsatuta baitaude. Zaluaga gunean eraikiko lukete lehen eguzki plaka fotovoltaiko parkea. Oro har, 3 hektareako hedadura izango luke, eta urtean 2,3GW ekoitziko ditu parkeak; 500 etxek erabiltzen duten energia kopurua, hots, Senpereko biztanleen %10. Oro har, bi-hiru milioi euroko aurrekontua du Senpereko proiektuak, eta helburua da herritarren ekarpenekin lortzea finantziazioa. Guztia aurreikusi bezala badoa, 2024ko urtearen amaieran hasiko dira parkea eraikitzen. Gainerako proiektuak, Baionan, Urruñan, Maulen, Azkainen eta Behaslane-Laphizketan eraikiko dituzte, eta bakoitzak ditu bere ezaugarri propioak.

Emaitzak

Proiektua eginbidean dagoenez, oraingoz ez du emaitzarik, baina laster ikusi ahal izango dira.

Info osagarria

Oro har, bi-hiru milioi euroko aurrekontua du Senpereko proiektuak, eta helburua da herritarren ekarpenekin lortzea finantziazioa.

Deskargatu esperientziaren fitxa

Gezia-berdea