Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Saretuz
Hasiera data: 2012
Lurraldea: Gipuzkoa
Herriak: Donostia
Biztanle kopurua: 181.652
Donostiako kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen aukerak jasotzen dituen Donostiako Mapa burutu du Saretuz-ek. Mapa hau ordea ez da estatikoa, pixkanaka mapa honi aukera gehiago atxikitzea da haien helburua. Hainbat irizpide ditu definituta proiektuak kontsumo kontziente eta arduratsuaz mintzatzeko.
Testuingurua eta helburuak
Helburuak: Donostiako herritarren artean kontsumo-kultura kontzientea eta eraldatzailea sustatzea, bizi kalitate bidezkoagoa eta osasungarria lortzeko, eraldaketa ekonomiko eta sozialari lagunduko diona, herrien, pertsonen, emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak desagerrarazteko.

