Pirinioak Trigo Limpio

telefonoa635 715 038 | lokalizazioaSanta Maria karrika zk/g, 31671 Aribe, Nafarroa Garaia | webguneawww.carneecologicanavarra.com
Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Pirinioak Trigo Limpio

Hasiera data: 2013
Lurraldea: Nafarroa Garaia
Herriak: Zaraitzu, Aezkoa, Artzibar eta Bidaso aldea.
Biztanle kopurua: 9.000
Kontaktua: Lourdes Indaburu (kidea)

Nafar pirinioetako eskualdeetako abeltzainek ekoizten duten haragi ekologikoa modu zuzenean saltzeko ekimena da Pirinioa Trigo Limpio. Ariben zatikatzeko gela bat dute, eta bertan zuzenean saltzeko aukera dute. Denda birtuala ere badute; astero dituzte eskariak.

Testuingurua eta helburuak

Nafar Pirinioena aspaldidanik gainbehera doan eskualde bat da, eta, arazoari planto egiteko, hamaika dinamika sortzen ari dira; horietako bat da Trigo Limpio. Tokiko abeltzainak elkartu egin dira, beren haragia zuzenean saltzeko; hots, bitartekaririk gabe. Hala, lan egiteko moduan aldaketa bat egitea erabaki zuten. Animalia gutxiagorekin lan egiten hasi ziren, eta haragiaren prozesu guztia kontrolatzen; abereei janari garbia ematen eta modu Ekologikoan lan egiten hasi ziren; ondoren, zatiketa eta salmenta ere eurek kudeatzen dute.
Helburu orokorrak: haragia modu duinean saltzea; ekologikoan lan egitea; lurrarekiko zaintza bermatzea; tokiko abeltzainentzako lanerako gune bat izatea; abeltzainei aukera ematea euren produktuaren kontrola eta jarraipena egiteko.

Inplementazioa

Prozesu luze baten emaitza izan da Trigo Limpio proiektua. Hastapenetan, hots, lehenengo fasean, elkarteari forma eman zitzaion; helburuak definitu, Estatutuak adostu, eta abar. Bigarren fase batean, azpiegitura finkatu behar izan zuten, eta proiektua non garatuko zuten adostu zuten. Aholkularitza enpresa baten bidez eman zioten forma zatiketa enpresari. Ondoren, finantzaketari eutsi zioten, proiektua abian jartzeko. Une horretan ere, webgunea jarri zuten martxan. Hirugarren fase batean, Komunikazio planari ekin zioten; hau da, egindako lan guztiaren zabalkundeari ekin zioten.

Ebaluazioa

Indarguneak: Produktu ona eskaintzen dute, ekologikoa, eta bezeroarekiko zuzeneko harremana dute abeltzainek.
Ahulguneak: Dimentsio handiegia duela dirudi; lan handia da gutxiren artean aurrera eramateko. Haragia egiteak kostu bat du; hotzean egin behar da denbora guztian.

Info osagarria

Emaitzak: zatiketa gela bat jarri dute. Proiektuarekin bat egin duten abeltzainek lan egiteko gune bat izanen dute. Poliki-poliki, kanpora ateratzen ziren energiak eta lanak bertan gelditzea lortu dute, eta egoera iraultzen ari dira; lanpostuak sortu dituzte.