Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Orexako energia lanketa
Hasiera data: 2012
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Orexa
Biztanle kopurua: 113
Kontaktua: Orexako Udala
Eguzkiari begira bizi den herria da Orexa (Gipuzkoa). Gaur egun 113 biztanle ditu, eta horietatik herenak 25 urtetik beherakoak dira. Hori horrela, 2019tik eguzki plaka fotovoltaikoak jartzen ari dira herriko txoko ezberdinetan, herritarrek dituzten behar energetikoak ase eta argindarraren fakturen prezioa jaitsi xede. Aurki lortuko dute bizilagunak behar duten energiaren %70 bertan sortzea eta herritarren artean banatzea.
Testuingurua eta helburuak
Helburuak: gazteak herrian geratzea, jende berria erakartzea, errentagarritasun soziala bermatzea eta herriko enpresen arteko sinergiak sustatzea.
Inplementazioa
Bigarren fasea: 2019an, herriko ostatuko eguzki plakak instalatzea. Diru-laguntzak lortu finantzatzeko. 2020ean Oihan txiki Kooperatibako instalazioak eta frontoiak egin. 2021ean energia komunitatea eratu.
Hirugarren fasean: 2022an Segoretxeko (udal eraikina) eta Urrutxugaina bizilagun auzoko instalazioak egin. Arlo juridikoan, kooperatibak izan ditzaken aukerak aztertu.
Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak
Ahulguneak: aitzindari izatearen karga, erreferentziarik ez izatearen zailtasunak; energia soberakinak dituzte eta horiek saldu ezinik dabiltza.

