Lizarragako energia mikrosarea

telefonoa647 864 239 | lokalizazioaUtzubar industrialdea, 8. partzela 31839 Arbizu, Nafarroa Garaia | webguneasakanagaratzen.com
Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Lizarragako energia mikrosarea

Hasiera data: 2017
Lurraldea: Nafarroa Garaia
Herria: Lizarraga (Ergoiena)
Biztanle kopurua: Ergoienan 384, Lizarragan 176.
Kontaktua: Aintzane Iriberri

Irla moduko instalazio bat da Lizarragako Mikrosarea, bere energia sortu, metatu eta kontsumitzen duena. Lizarragako Mikrosarearen proiektua Sakanan garatutako ekimena da, modu berriztagarrien bidez energia sortzeko, nola eta ur ponpaketa sistema bananduen bidez bilduta. Mikrosare batek era inteligentean erabiltzaileen (sortzaile, kontsumitzaile edo biak izan daitezkeenak) ekintzak integratzen ditu hornikuntza elektriko efiziente, seguru eta iraunkorra izateko. Herriak energia sortzeko duen gaitasuna aprobetxatzen du proiektuak, sortzeko ez ezik baita metatzeko ere.

Testuingurua eta helburuak

Sakanako Plan Estrategikoa egin zenean, diagnostiko energetiko bat egin zuten. Lizarragan energia kontsumoa txikia da, eta, erabili gabeko depositu eta hoditeriak zituenez, ikusi zen herriko instalazioak elikatzeko bezainbat energia sor zitekeela bertako errekurtso energetikoekin. Hala, kontsumo puntu desberdinak konektatu ziren mikrosare baten bidez, eta energia berriztagarriz elikatzeko instalakuntza jarri zen martxan.
Helburuak: herriko energia iturri naturalak aprobetxatu eta energia burujabetzan urratsak egin (egun kontsumoaren %70 sortzen da mikrosarean).

Inplementazioa

Energia plaka fotoboltaikoen bidez sortu, eta ura goiko depositura eramateko kontsumitzen da. Egunean zehar energia goiko ur deposituan gordetzen da, energia potentzial moduan. Herriko energia gehiena argiteria publikoan kontsumitzen denez, gauetan argi publikoa pizten denean, turbina bat martxan jartzen da, eta ura goiko depositutik beheko depositura jaistean turbinak energia sortzen du, eta argiteria publikoa elikatzen. Mikrosareak ez du argiteria publikoa soilik hornitzen, frontoiko argia, kontzejuko eraikinak, medikuaren kontsulta eta auto elektrikoentzako errekarga puntua ere elikatzen ditu eta. Momentuko energia sorkuntza nahikoa ez den kasuetan, Mikrosareak sare elektrikoko energia kontsumitzen du.

Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak

Indarguneak: oso apustu indartsua eta garbia zuen herriak. Obraren zati batzuk auzolanean egin dira. Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak inbertsioa murriztu eta proiektua bideragarriagoa egin du.
Ahulguneak: Iberdrolarekin erregistroak lotzea neketsua izan zen, batez ere, bidean sortzen ziren traba ugariengatik. Horrelako proiektuen erregistroa egiteko hiru edo lau hilabete zain egon behar izan dute.

Info osagarria

Aurrekontua: 200.000 euro. Finatzaketa: Nafarroako Gobernua %45

Deskargatu esperientziaren fitxa

Gezia-berdea