Legarraldeko laborantza lur publikoak

telefonoa618 404 454 | lokalizazioaLegarraldea baserria, Oriokoborda bidea, 64700 Hendaia, Lapurdi | webguneawww.hendaye.fr/eu/
Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Legarraldeko laborantza lur publikoak

Hasiera data: 2015
Lurraldea: Lapurdi
Herria: Hendaia
Biztanle kopurua: 16.500
Kontaktua: Iker Elizalde

Lapurdiko kostaldean laborantzako lurrak gero eta urriagoak dira. Eraikuntza eta turismo negozioei loturiko enpresek, lur eremuak urbanizatzeko presioa egiten dute. Egoera horri aurre egiteko urratsa eman zuen Hendaiako Herriko Etxeak Legarraldeako eremua erosita. Bertan, etxebizitzak eraikitzeko asmoa zegoen arren, egun landa-lur gisa berrizendatu dira eta hiru laborantza proiektu garatzen ari dira Legarraldeko Hendaiako lurretan.

Testuingurua eta helburuak

Legarraldeko lurrak eraikigarri gisa izendatu zituen 2008-2014 arteko udal gobernuak, etxebizitzak eraikitzeko asmoz. Alta, 2014ean gobernu berria osatu zen eta hirigintza planaren berregokitzapena baliatuz, Legarraldeko lurrak landa-lur bilakatzeko eta horiek eskuratzeko prozesua abiatu zuen Herriko Etxeak.
Helburuak: Urbanizazioari muga batzuk ezarri eta tokiko laborantza herrikoia sustatzea zen Legarraldea landa-lur izendatzearen helburu nagusia. Bertan ekoitzitako produktuak inguruan bertan saldu eta kontsumituak izango dira; laborantza herrikoia, ingurumena zaintzen duena, eta nekazaritza eredu intentsiboa eta ustiapen makroak ekiditeko, ustiapen partekatua izango duena. Finean, elikadura burujabetzaren bidean urratsak egiteko ere baliagarria izango dena.

Inplementazioa

1. Herriko Etxeak bere hautagaitza pausatu zuen Legarraldeko hogei hektareak eskuratzeko, eta udalerri barnean ziren hamabi hektareak eskuratu zituen. Lur eremuarengatik hainbat eroslek interesa erakutsi zuten, Herriko Etxeaz gain.
2. Azkenean, SAFER erakundeak Hendaiako Herriko Etxearen proiektua hobetsi zuen. Modu horretan, Herriko Etxeak 2019ko ekainean hamabi hektareak eskuratu zituen 500.000€-ren truke.
3. Laborantza proiektuak aurkezteko deialdi publikoa ireki zuen. Bertan, hamabost ekinbidek egin zuten lurra alokatzeko eskaera, eta SAFER erakundeak Herriko Etxeak lurrak nori alokatu erabaki zuen.
4. Hala bada, lau proiektu hautatu ziren, denak tokiko laborariak. Bi baratzezaintza ekologikoan arituko dira, beste bat Kintoa euskal txerriaren eta oilaskoaren hazkuntza ekologikoan, eta laugarrena garagardoa egiteko garagarraren ekoizpen biologikoan.

Parte hartu duten eragileak

Hendaiako Herriko Etxea, Laneko, SAFER, EPFL

Info osagarria

Baliabide ekonommikoak: 500.000
Finantzazioa: EPFL