Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Laudio: baratze ekologikoak
Hasiera data: 2013
Lurraldea: Araba
Herria: Laudio
Biztanle kopurua: 18.500
Kontaktua: Jon Ander Gastaka
Baratze ekologikoen muinean nekazaritza ekologikoaren filosofia barreiatzen da. Helburua ez da uzta hobea biltzea, ikuspegi hezigarriago batetik lan egitea baizik. Ekimen honen bidez, natura eta ingurumena ezagutarazi nahi dira, eta, halaber, jasangarritasuna ardatz hartuta landu nahi da lurra. Era berean, ingurumena eta elikadura ezagutzea ahalbidetzen dute baratze ekologiko horiek.
Testuingurua eta helburuak
Helburuak: Helburua ez da uzta ona biltzea, ikuspegi zabalago eta hezigarriago batetik lan egitea baizik. Naturaren eta ingurumenaren ezagutzan oinarrituta lurra lantzea da nahia. Baratze horiek ingurumenaren eta elikaduraren esparruko heziketa ahalbidetzen dute.
Inplementazioa
Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak
Indarguneak: Gutxiegi erabiltzen den espazioa berrerabiltzea, udalerrian gertatzen ari zen arauz kanpoko erabilpena arautzea eta udalak berak eskaini ahal izatea, nazionalitate desberdina eta zaletasun bera duten pertsonen arteko bizikidetza, ingurumenaren ikuspuntutik jasangarria eta arduratsua den laborantzarekiko sentsibilizazioa, gizartearentzat onuragarria den jarduera eskaintzea, gizarteko sektore babesgabeak gizarteratzea.
Ahulguneak: Lagapen-hartzaileen arteko bizikidetza kudeatzea, araudia betetzea eta formaziorako jardun tekniko handiagoa eta/edo mantentze-lanetarako inbertsio gehiago egiteko aurrekonturik eza.
Info osagarria
Bestelako baliabideak: gerora, onuradunen taldeetakoak ez ziren lagapen-hartzaileentzat mantentze-kuota bat ezarri zen; hau da, 52 urtetik gorako langabe, diru-laguntzaren bat edo DSBE jasotzen duten pertsonak, % 40tik gorako minusbalioa duten pertsonak ez zirenentzat: 21,00/hiruhileko eta 39 €/hiruhileko partzela bikoitzen kasuan. Uraren kontsumoa banan-banan kudeatzen da, eta erabiltzaile bakoitzari kobratzen zaio egiten duen kontsumoaren arabera, bakoitzak bere kontagailua baitu.

