Herrikoa

telefonoa0559 253 730 | lokalizazioa3, Pont de l’Aveugle karrika – l’Alliance bizilekua – Jorlis zentroa, 64600 Angelu, Lapurdi | webguneawww.herrikoa.com

Hasiera data: 1980
Lurraldea: Lapurdi
Herria: Angelu
Biztanle kopurua: 39.604
Kontaktua: Mari Claire Salaberry

Herrikoa izenak, sozietate horren xedea ongi adierazten du: elkartasuna gauzatzen du Ipar Euskal Herriko garapen ekonomikoa sustatuz eta horri esker lanpostuak sorraraziz, bertako aurrezki herrikoia erabiliz.

Testuingurua eta helburuak

Aurrezkiaren heina biziki handia zen Euskal Herrian, Frantziako handiena. Aberastasun hortaz baliatzeko, biztanleak haien diruaren parte bat komunean ezartzea konbentzitu behar ziren tokiko proiektuetan inbertitu ahal izaiteko eta lurraldean bertan lanpostuak sortzeko. Apustu ausart horren lortzeko, hogeita hamar bilkura publiko antolatuak izan ziren Iparraldean barne. Lehen diru biltze kanpaina horren lemak, “Gure etorkizunaz segur izaiteko, hoberena guhaurek eraikitzen saiatzea da”, oihartzun bat ukan zuen 700 presunen baitan. Ekarri zituzten 2,5 milioi liberei esker, Herrikoa finantzamedu sozietatea 1980ko azaroan sortu zen, ametsa egiaztatuz.
Helburuak: lanpostuak sortzea eta Ipar Euskal Herriko aurrezkian bertan inbertitzea; enpresen sortzea, esku-aldatzea, sendotzea eta garapena laguntzea; Euskal Herrian lanpostuen sortzea eta atxikitzearen alde aritzea.

Funtzionamendua

Herrikoa bere akziodunen elkartasun aurrezkiari esker bizi da. Horien arteko gehiengoa pertsonak dira, baina Akitaniako Kontseilua, Euskal Hirigune Elkargoa, Baionako Merkatal Industri Ganbara, Frantziako Inbertsio Banku Publikoa eta zenbait bankuek parte hartzen dute, baita enpresa eta elkarte askok ere.
Parte hartu nahi dutenek akzioak erosten dituzte (honek zerga apaltze bat ekartzen die), eta Herrikoak laguntza behar duen enpresaren zati minimoa erosten du, horrela dirua inbertituz. Erosketa hori epe batez mantentzen du (5 edo 7 urteko mugaz), eta ondoren berriz salduz. Erosten duen enpresaren zatia beti minimoa denez, gehiengoaren borondatea mantentzen da.

Praktikaren indarguneak

Zerga murrizketak jende asko erakartzen du, eta arriskua minimoa da. Horregatik, Parisko jendea ere badator. Iturburu eta izaera ezberdina duten aurrezleen arteko elkarlana da gure sozietatearen aberastasun handiena.

Faseak eta ekintza plana

1980 urtean sortu zen sozietate anonimo bezala. Zazpi bazkide ziren. Urtero diru bilketak egin zituzten eta arrakasta handituz joan zen. 2013an, sozietate anonimo bat izatetik kapital aldakorreko SCAra pasatu zen, eta, horrela, kapital jasotzea edozein momentutan egin daiteke. Sortzen diren enpresak, garatzen direnak eta transmisio kapitala ere egiten dute.