Herria bidelagun

telefonoa | lokalizazioaKale Nagusia, 12, 20250 Legorreta, Gipuzkoa | webgunea

Hasiera data: 2021
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Legorreta
Biztanle kopurua: 1.476

Herria Bidelagun programa abiatu du Legorretako Udalak, herrian bakardade egoera ez hautatuak detektatu eta esku-hartze bat martxan jartzeko sare publiko-komunitarioa.

Testuingurua eta helburuak

2021eko udazkenean, Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatu zuen udalak, herritarren parte-hartzearekin, eta bertan antzeman zen bakardadea lantzeko beharra, zaintza lerroaren barnean.
Bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzea da proiektu honen helburua, eta, horretarako, bakardadeak Legorretako herritarren osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa prebenitu eta arindu nahi da. Sare bat osatu nahi da udalaren eta herritarren artean, publikoa eta komunitarioa izango dena.

Ezaugarri nagusiak:

Analitikoa eta prospektiboa da. Udalerri mailan zaurgarritasunaren identifikazioa egiteko prestatuta dago eta prebentzio ikuspegitik egiten du lan, etorkizuneko zaurgarritasun egoerak ekidinez.
Gogoeta eragiteko prestatuta dago. Zaurgarritasunaren detekzioak eta honen aurrean herritarren sentsibilizazioa ernarazteak komunitate mailako gogoeta eragiten du, besteak beste, konpromisoak aktibatuz eta saretuz.
Deliberaziorako lehen mailako informazioa eskaintzen du, bai gizarte zerbitzuei informazio zehatza eskainiz, bai udal arduradunei soluzioak aztertzeko.
Sistema erresilientea da, informazio berria jaso ahala zaintza sarea egokitu eta zabaltzeko prestatua.

Inplementazioa

1. Fasea: Atariko lanak (2022ko martxotik ekainera). Programaren ko-diseinua eta lurreratzea; udalaren eta entitate kolaboratzailearen arteko harremana formalizatu.
2. Fasea: Diagnostiko kualitatiboa eta aktibazio komunitarioa (2022ko maiatzetik irailera). Diagnostiko kualitatiboa: Informazioa jasotzea; informazioa aztertzea eta diagnostiko-txostena idaztea; aktibazio komunitarioa eta zaintza sare publiko-komunitarioaren artikulazioa.
3. Fasea: esku hartze soziohezitzaile eta komunitarioko zerbitzua aktibatu eta zaintza sare publiko-komunitarioa egonkortu (2022ko abuztutik 2023ko ekainera). Esku hartze sozio hezitzaile eta komunitarioko zerbitzua aktibatu.

Info osagarria

Parte hartu duten eragileak: Bakardade egoeran dauden pertsonen zaintzan eta inklusio prozesuan zeresana duten udal sailak (kirola, kultura, berdintasuna, udaltzaingoa...); bolondresak (komunitatea); herriko eragile sozialak (komunitatea); Osasun zentroa.
Finantzazioa: 33.000 euro ( Legorretako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du, Europako Batasuneko Next Generation funtsen barruan).