Herri gasolindegia Goizuetan

telefonoa 948 514 308 | lokalizazioaKale nagusia 1, 31754 Goizueta, Nafarroa garaia | webgunea
Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Herri gasolindegia Goizuetan

Hasiera data: 2016
Lurraldea: Nafarroa garaia
Herria: Goizueta
Biztanle kopurua: 710

Goizuetaren inguruko 50 kilometrotan gasolindegirik ez dagoela eta, bizilagunei zerbitzu bat emateko helburuarekin, kooperatiba bat sortu dute gasolindegia kudeatzeko. Proiektua abian jartzeko sortutako gastuak ordaindu ostean, etekinak herrian sustatutako proiektuak bultzatzeko izanen dira, aberastasuna goizuetar guztien artean banatuz.

Testuingurua eta helburuak

Behar bat asetzeko sortu zen proiektua da. Izan ere, herritarrek euren ibilgailuak gasolinaz hornitzeko Hernanira edo Leitzara joan behar izaten zuten, ordu erdiko bidaia eginez; hots, gasolina gastatzen zuten gasolina bila joateko. Hori dela eta, bizilagunei zerbitzu bat emateko helburuarekin, kooperatiba bat sortu zuen gasolindegia kudeatzeko. Proiektua abian jartzeko sortutako gastuak ordaindu ostean, etekinak herrian sustatutako proiektuak bultzatzeko izanen dira, aberetasuna goizuetar guztien artean banatuz.
Helburuak: Herriari zerbitzua ematea. Herrian sortzen diren proiektuak bultzatzea.

Inplementazioa: faseak

Herrian galdeketa bat egin zen zerbitzua abian jarri aurretik. Inkestaren bitartez, bizilagunen joera ezagutu nahi izan zuten, eta, batez ere, zerbitzua erabiliko ote zuten jakin nahi izan zuten. Ostean, Bideragarritasun Plan bat garatu zuten eskualdeko Garapen Agentziarekin. Kooperatiba sortu zuten. Burokrazia garatu. 185 bazkide izan zituen lehen kolpean. Egun, 200 ditu. Finantziazioa bilatzen hasi ziren. Udalarekin eta bankuekin lortu dute. Eraikitze lanak. Hornitzaileekin harremanetan jarri. Proiektua abian jarri.

Indarguneak eta ahulguneak

Indarguneak: herritarrei zerbitzu bat eskaintzea; herri kooperatiba bat sortzea.
Ahulguneak: hilero kontsumo minimo bat egin behar dela bideragarria izan dadin.

Info osagarria

Finantzazioa: proiektua abian jartzeko, Kooperatibako kideek 90 euroko kuota ordaindu zuten. Ostean, 150.000 euroko mailegua eskatu zuten bankuan. Eta Udalak 70.000 euroko mailegua eman dio kooperatibari. Proiektuaren kostea: 250.000 euro izan da.