Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Hernaniko klausula sozialak
Hasiera data: 2018
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Hernani
Biztanle kopurua: 20.450
Kontaktua: Xabier Lertxundi
Klausula sozialak Hernaniko udaleko kontratazio guztietan kontuan hartzeko eta praktikan jartzeko ekimena da. Zehar lerro bezala lantzen den heinean udalean hainbat departamentu elkarlanean jartzen ditu eta hainbat lan eremuetan du eragina.
Testuingurua eta helburuak
Helburuak: klausula sozialak udaleko departamentu guztietan barneratzea eta zehar lerro bezala landua izatea; kontratazioetan pleguak lantzeko prozedura bateratu bat zehaztea.
Inplementazioa: faseak
Gaur egun kontratazioak eta pleguak nola landu diren aztertu da, eta hutsuneak identifikatu dira. Hori kontuan hartuta prozedura berri baten zirriborroa landu da lan talde txikian. Asmoa da, bi kontraturekin (obretako bat eta zerbitzuetako bat) proba pilotuak egitea. Fase horretan gaude momentu honetan.
Praktikaren indarguneak eta ahulguneak
Ahulguneak: Denbora falta eta elkar lanerako ohitura, eta horrek zailtasunak ekartzen ditu. Udalean oso sistematizatuta dago lan banaketa.

