Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Hernaniko energia bulegoa
Hasiera data: 2022
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Hernani
Biztanle kopurua: 20.516
Kontaktua: energia@hernani.eus
Pauso txikiak emanez, garaipen handiak lortzen ari dira herrian. Izan ere, Hernani Burujabe herri-proiektuaren babespean bota zituen sustraiak duela urtebete Enherkom energia berriztagarrien komunitateak (Udala kooperatibako bazkide-laguntzailea da; kontseilu errektoreko kidea da, baina boterea herritarrek dute), eta bertatik loratu da Hernaniko Energia Bulegoa: herritarrei eta enpresei energia berriztagarrien ezagutza hurbiltzeko xedea duen bulegoa.
Testuingurua eta helburuak
Zerbitzuaren helburua da, besteak beste, herritarrei eta enpresei energia berriztagarrien ezagutza hurbiltzea eta argi-indarraren kontsumoaren murrizketa eta efizientzia energetikoa sustatzea.

