Geltoki

telefonoa 948 988 274 | lokalizazioaConde Oliveto Etorbidea 6, baxua, 31002 Iruñea, Nafarroa garaia | webguneawww.geltoki.red

Hasiera data: 2019
Lurraldea: Nafarroa garaia
Herria: Iruñea
Biztanle kopurua: 201.653
Kontaktua: Geltoki

Bidaia honetan, autobus geltokiko txarteldegi zaharrak eta kafetegia eraldatu eta bertan Ekonomia Solidarioa ezagutarazteko gune bat sortzearen alde egitea da asmoa. Egun, Ekonomia Solidarioa osatzen duten errealitate sozial eta kulturalak ikustarazteko toki bat da. Gutxi batzuen onurarako baizik ez den ekonomiaren alternatiba gisa, kontsumoan eta baliabide naturalen esplotazioan oinarriturik dagoen ekonomia ereduari aurre egiteko, Ekonomia Solidarioa bultzatu nahi dugu: pertsonak, haien hazkuntza, integrazioa eta garapena lehenesten dituen ekonomia eredu jasangarria, mundu hobe bat garatzeko.

Testuingurua eta helburuak

Duela zazpi urte, Iruñeko udal talde sozialistak egindako proposamenarekin, mozio bat onartu zen, autobus geltoki zaharrean proiektu hori martxan jartzeko. Legealdi honetan, Udal Gobernua osatzen duten taldeek proiektu honen aldeko apustu sendoa egin dute. Martxoaren 6an, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak autobus geltoki zaharreko beheko solairuko zati baten kudeaketa eta ustiapena adjudikatu ondoren, aurrera doa Geltoki proiektuaren bidaia; duela zazpi urte hasitako proiektua da, REASen parte hartzen duten erakunde batzuek abiarazia, ekonomia solidarioa Iruñeko eta Nafarroa osoko herritarrei ezagutarazteko.
Geltoki proiektuaren helburuak dira ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea, autosufizientzia ekonomikoa garatzea eta ehun soziala sustatuko duen ekimen ireki eta plural bat eraikitzea.

Inplementazioa: faseak

Lehenik eta behin Ekonomia Solidarioaren Forotik bultzatu zen ekimena; ondoren berritze lanak etorri ziren; ondoren lizitazioaren deialdia; prozesu horri esker, aurreko astean, Iruñeko Udaleko Gobernuko Batzordea autobus geltoki zaharraren ustiapena eta kudeaketa Geltoki Iruña elkarteari emateak onartu zuen.

Emaitzak

Udalaren kontzesioan ezartzen denez, Geltoki Iruña elkarteak leihatilen gunea, kafetegia eta zona komunak erabiltzeko baimena izanen du, hau da, 900 metro koadroko tokia. Txarteldegien eremuan ekimen kultural eta sozialak aurkituko ditugu. Produktu ekologikoen eta Nafarroako baratze eta soroetako produktuen erakusketa eta salmenta, artisau-lanak eta berreskuratutako objektuak, berrerabiltzeko prestatuak. Gune honek leihatilen azalera guztiaren %30 hartuko du. Kafetegiaren xedea gastronomia jasangarria eta osasungarria bultzatzea izanen da. Zona komunak ibiltzeko eremu zentrala, komunak, eskailerak, biltegiak eta sarrera-irteerak dira gehienbat. Ekonomia solidarioa sustatzeko, laguntzeko eta zabaltzeko balioko du gune horrek. Geltokia zabalik egonen da urte osoan, eta sarrera librea izanen du.

Info osagarria

Geltoki Iruña elkartea ondorengoek osatzen dute: Nafarroako Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioaren Sarea (REAS); Traperos de Emaus Fundazioa; Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (CPAEN- NNPEK); Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Nafarroa (EHNE Nafarroa); Nafarroako Elikagai Artisauen Elkarteak