Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Gares energia
Hasiera data: 2015
Lurraldea: Nafarroa Garaia
Herria: Gares
Biztanle kopurua: 2.805
Kontaktua: Garesko Udala
Nafarroako herri honetako udalak, 2015eko maiatzeko udal hauteskundeen ondoren gobernu talde berria osatu zenetik, berriro ekin dio azken lau legealdietan herrian errepikaria izan den proiektu honi, hauxe da, La Ermineta udal barrutian, Arga ibaiaren ezkerraldean, beheranzko norabidean, dagoen “Electra-Regadío” zentral hidraulikoaren industria jarduera berreskuratzea.
Testuingurua eta helburuak
Proiektu integral, estrategiko, aitzindari eta errepikagarri honen helburu handinahia da eraldaketa sakon bat aurrera eramaten laguntzea, proposatzen den energia ereduaren eta ekonomia ereduaren aldaketaren ildotik.
Inplementazioa
Info osagarria
Gizarte berrikuntza: demokrazia energetikoa; parte hartzea; negozio eredu berriak eta errentagarritasunen analisia, hala ekonomia mailan nola gizarte eta ingurumen mailetan; udalerriko enpresa, industria eta ekintzailetza ehuna garatzea; energia, gizarte eta ekonomia kultura berria sustatzea.
Berrikuntza teknologikoa: aurrerapen teknologikoak oinarrizko giza beharren eta aurreko puntuko helburuen eskura jartzea, bai eta udaletik bultzatutako garapen berriak ere.

