Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Enherkom
Hasiera data: 2020
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Hernani
Biztanle kopurua: 20.516
Kontaktua: info@enherkom.eus
2020ko ekainean, konfinamendutik irteten hasi ginenean, Hernaniko
Udalak, GOIENEReko kolaboratzaile-sarearen bidez, energia-komunitate
berriztagarriekin (EBK) lotutako GOIENERen lanaren berri izan
zuen. Ezagutza horretatik 3 informazio-topaketa egin ziren, Udalaren
eta Goienerren ordezkarien artean. Bilera horietatik, Udalak EBK
bat sortzeko prozesu bat sustatzeko konpromisoa hartu zuen, eta
hasieratik onartu zuen erakunde hori autonomoa, plurala, irekia eta
ez-diskriminatzailea izango zela.
Testuingurua eta helburuak
Inplementazioa
Eraikin publikoen gaitasun energetikoa eta kontsumoa kalkulatu. Hernanin, hasieratik, udaletxea prest agertu da eraikin publiko batzuk erabiltzeko FV proiektuak garatzeko eta EBKren eskutan uzteko. Horretarako GOIENERekin batera aztertu ziren hainbat udal eraikinen egoera eta aukerak energia sortzeko mailan.
Proiektu pilotu baten kalkulua egin.

