Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Eako arazte-sistema
Hasiera data: 2017
Lurraldea: Bizkaia
Herria: Ea
Biztanle kopurua: 896
Kontaktua: Eako Udala
Bedaronako herria EAko udalerrian dago, eta gaur egun, Eako ur zikinak arazteko sistemarik ez duen nukleo bakarra da. Talaia batean dago, Kantauriko itsasaldean, Apikaleko, Surtzilojenteko eta Talapeko amildegien eta Ogellako marearteko zabalgunearen gainean. Esan dezakegu Ogellako marearteko zabalgunea dela Kantauriko garrantzitsuena. Badia erdi itxi bat da, Apikaleko puntaren eta Otoioko amildegien artean dagoena. Marearteko zabalgune horrek aberastasun biologiko handia du, ingurumen baldintza askotarikoak biltzen dituelako, itsasgorek eta itsasbeherek eraginda. Marearteko putzuetan, askotariko animaliak daude, ekinodermoak (holoturiak, itsas trikuak, itsas izarrak eta ofiurak), krustazeoak (nekorak eta karramarroak), moluskuak (itsas belarriak, olagarroak eta nudibrankioak), knidarioak (anemonak eta aktinia gorriak) eta alga mota asko (batez ere, fucus chalonii, Ogellan eta Hendaiako Andagorrian dagoen alga endogenoa). Ogellako marearteko zabalguneak nolako garrantzia duen erakusten du honako erakunde hauek leku horretan duten interesak: Lurgaia, Ihobe, Euskal Autonomia Erkidegoko bioaniztasunaren zentroa, Novia de Salcedo fundazioa eta Ispasterko eta Eako udalak; horiek denek sentsibilizazio txangoak eta zabalgunea garbitzeko saioak antolatu dituzte.