Ea energia berriztagarriekin

telefonoa 655728729
| lokalizazioa Eako Udaletxea, Donibane enparantza, 2 – 48287, EA (Bizkaia)
| webgunea www.ea.eus
Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Ea energia berriztagarriekin

Hasiera data: 2016
Lurraldea: Bizkaia
Herria: Ea
Biztanle kopurua: 890
Kontaktua: Iratxe Arriola

EAko udalak argiteria publiko guztia lizitaziora ateratzea erabaki zuen 2016an, bai eta egin ere, pleguetan baldintza moduan jarriz hornitzaileak bermatu behar duela erosten duen energia %100 berriztagarria izatea.

Testuingurua eta helburuak

70eko hamarkadan, pil-pilean egon zen Ean bertan eta Euskal Herri osoan Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntzaren aurkako mugimendua. Ea eta Ispaster artean, Ogellan ere zentral nuklear bat eraiki nahi zuten, eta horrek herrian energia berriztagarrien aldeko kontzientzia piztu zuen. Gaur egun ere, presente dago kontzientzia hori, eta horrek eragin zuen aurreko legegintzalditik hasitako lan hauek egitea. Helburu nagusia kontratazio publikoa bitarteko edo tresna moduan erabiltzea da beste helburu orokorrago batzuk lortzeko, dela ingurumen politikan eta dela energiarenean. Horrela Udalak energia garbia eta berriztagarria erosten du, pertsonentzat eta ingurumenarentzat segurua den energia.

Inplementazioa

1. Kanpoko argiteriako bonbillak aldatu ditugu, kontsumoa murrizteko. 2. Energia berriztagarrien sorkuntzan dihardugu. Horretarako, eguzki plakak eta bero bonba jarri dira, eskola ondoan, herriguneko aisialdigune nagusian. Natxituko bolatokian geotermia ezarri dute. 3. Energiarik garbiena kontsumitzen ez dena denez, Bedaronako Elexaldeko ur zikinak arazteko arazketa sistema berritzaile bat exekutatu dugu, energia kontsumorik gabeko arazketa sistema ekologiko pasibo bat. 4. Enaden begiak fundazioa sortu dugu. Eako eskola ondoan dago. Bertan dago jasota Defentsa Batzorde historikoak lagatako dokumentazio guztia eta Jose Allendek dohaintzan emandako bere liburutegi pertsonala, ingurumen arloari lotutako hainbat liburu eta altxor jasotzen dituena. Beraz, ikerlariek eta interesa duten herritarren badute non kontsultatu.

Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak

Praktikaren puntu fuerteak: Enpresatik jasotzen den aholkularitza gure fakturak eta kontsumoak ulertu eta egokitzeko. Puntu ahulak: Oso garrantzitsua da aldez aurretik norbere kontsumoak ezagutzea eta baita ea egokituta dauden kontratatuta dauden KW kopuruetara; udal txikietan giza baliabide urriak ditugunez batzuetan plegua osatzeko kanpoko baliabideren bat kontratatzea beharrezkoa izango da.

Info osagarria

Zein herritar kopuru eta multzori eragiten dio proiektuak: herri osoari; udal ekipamendu eta kanpoko argiteriaz ari baikara. Eragindako dokumentuak: lizitazioaren deialdia, Euskadi.eus atarian.