Biziola

telefonoa722 830 442 | lokalizazioaHiribarren atze kalea 1, 20210 Lazkao, Gipuzkoa | webguneawww.biziola.eus

Hasiera data: 2022
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Lazkao (eta Goierri osoa)
Biztanle kopurua: 100.000 (eskualdean)

Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak martxan jartzeko.

Testuingurua eta helburuak

2021ean abiatzen du bere bidea Biziolak. Goierri eskualdean tokiko garapen ereduaren inguruko kezka geneukan hainbat eragileren eskutik. Gure eskualderako bestelako proposamen sozio-ekonomikoak bultzatzeko grinak batu gintuen, bereziki bizitzarako ezinbestekoak diren eremuetan ESEko proiektu konkretuak bultzatzeko asmoz.
Biziolaren xede nagusia Goierri Burujabe, orekatuago eta iraunkorrago baten alde lan egitea da, horretarako eremu ezberdinetan proiektu kooperatibo komunitario zehatzak sustatuz.

Inplementazioa

Bokazioa ESE den arren, momentu honetan bereziki Elikadura Burujabetzaren arloan ari gara lantzen, horretarako Lazkaon kokatua dagoen Biziola denda eta Goierriko herri guztietan zerbitzua ematen duen banaketa sistema dauzkagu. Azken urtean, otordu herrikoiei ere ekin diegu. Hau guztia, eskualdeko elikadura sistema artikulatu eta eskaria antolatuz, elikadura burujabetzaren bidean pausoak eman eta etorkizunean lehen sektore bideragarri eta bizigarriago bat josten laguntzeko helburuarekin.
Elikaduraren esparruan proiektua sendotzen doan heinean beste esparru batzuetara irekitzen ari gara, esaterako, Energia Burujabetza lantzen ari gara eskualdeko Hitzar Kooperatibarekin elkarlanean.
Amaitzeko, ESEko proiektuen sustapenean eta proiektuen arteko interkooperazioan ere bidelaguntza ematen dugu.
Guzti hau egiteko, irabazi asmorik gabeko kooperatiba integralaren izaera hartu genuen 2022an. Eta egun 496 bazkidek ematen diogu sustengua proiektuari, 4 bazkidetza mota desberdinetan banatuta.

Ebaluazioa: indarguneak eta ahulguneak

Oraindik ibilbidea hasi berria du Biziola kooperatibak, eta zentzu horretan, hastapenetan proiektu guztiek izan ohi dituzten erronkak izaten jarraitzen du. Indarguneen artean daude Biziolaren oinarri komunitarioa eta eskualdeko gizartearen babesa, baita orain arte egindako bideari emandako aitortza ere. Dena den, proiektuaren gaztetasunaren ondorio, lantalde murritza du oraindik orain, eta erronka bilakatzen da egoera honetan komunitate zabala behar bezala dinamizatzea, eta eskualdeko erronka desberdinei heltzea. Apurka joan beharko gara beraz bidea egiten.