Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Berriatuako bero sarea
Hasiera data: 2018
Lurraldea: Bizkaia
Herria: Berriatua
Biztanle kopurua: 1.247
Energia burujabetzaren bidean aurrera egiteko helburuarekin, 2018an Berriatuko Udalak Energia Plana idatzi zuen, zenbait neurri eta hobekuntza proposatuz. Horien artean, eskola, frontoia eta udaletxea hornituko zituen bero-sare baten proposamena egin zuen 2019an, eta, modu horretan, gasaren dependentzia murriztu nahi izan zuen Udalak.
Gauzak horrela, biomasa galdara (130kW) frontoiko eraikineko sotoan jarri dute, baita bero sareko azpiegitura guztia ere. Lurrazpitik doazen hodi batzuen bidez, beroa eta UBS-a (ur bero sanitarioa) eskolara eta udaletxera bideratzen dute. Udaleko teilatuan plaka termiko bat dago, udaran bero sarea ordezkatzeko.
Testuingurua eta helburuak
Honekin guztiarekin batera, behar izan bat ere bultzatu nahi izan du Berriatuak. Izan ere, sarea eraiki ostean, horniduraren edo erregaiaren horniketaren inguruko lanketa sustatu du. Hastapenetan ezpalarekin lan egitea zen asmoa, baina eskualdean ez zutenez, pelletarekin lan egiten hasi dira, Muxikan pelleta ekoizten duen enpresa bat baitute. Herriko galdarak bi erregaiekin lan egiten du: ezpala eta pelleta.
Honek eskualde mailako lanketa bati zabaldu nahi dizkio ateak. Hau da, beharra sortu ostean, nahi horri erantzuna emateko lanketa bat egin nahiko lukete eskualdean, biomasa edo ezpala sortzeko eta eraldatzako planta posible baten aukerak aztertzeko.
Inplementazioa: faseak
• 2021ean: Bero-sarearen lehen fasea definitu, memoria tekniko-ekonomiko baten bitartez. DUS 500 dirulaguntzetara aurkeztu zen udala.
• 2022an: DUS 5000 laguntza-programatik subsanazioa heldu zen. Deialdiak eskatutako aldaketekin berriro aurkeztu dira dokumentuak eta laguntzaren ebazpenaren zain geratu zen udala.
• 2023an: Urte hasieran Bizkaiko Aldundiko dirulaguntzetara aurkeztu zuten bero-sarearen proposamena. Martxoko laguntzen ebazpenean kreditu-ezagatik eskatutako laguntza osoa esleitu ez zen arren, ondoren ekainean eskatutako 80.000 euroko laguntza onartu zen (%32). DUS 5000 programan eskatutako laguntzaren ebazpena heldu zen martxoan, 134.000 euroko (%54) laguntza onartuz bero-sarearen obraren lehen fasea egiteko. Bi laguntza-programak bateragarriak direnez, bero-sarearen obren lizitazioa prestatu zuen Udalak, lanei ekiteko.
• 2024ean: urtearen erdialdetik aurrera bero-sarearen lanei ekin zitzaien; galdara lanean hasi zen.
Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak
Ahulguneak: instalazioaren prezioa; proiektua garatu ahal izateko burokrazia lan handia.
Finantzazioa
• Bizkaiko Foru Aldundia: 80.000 euro.
• DUS 5000 programa: 134.000 euro. Honako programa udalerri txikietako toki-erakundeentzako laguntza publikoen lerro bat da, energia-eraginkortasuneko, energia berriztagarriak –autokontsumoa bereziki– sortzeko eta mugikortasun elektrikoa bultzatzeko.

