Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Baztango Zaporeak
Hasiera data: 2013
Lurraldea: Nafarroa Garaia
Herria: Baztan, Elizondo
Biztanle kopurua: 7.800
Kontaktua: Mikel Altzuart (lehendakaria)
Ez dugu ulertzen nekazaritzarik gabeko mendialderik. Landa eremua husten ari da, eta metropolizazioa eta nekazaritza intentsiboa gailentzen ari dira. Horrez gain, landa eremua zabortegietarako bideratzeko joera dago, eta, horri aurre egiteko, Baztango Udalak deritzo nahitaezkoa dela elikadura eztabaidaren erdigunean jartzea.
Eskualdeko ekoizleekin egindako gogoeta bati esker eta irizpide batzuk zehaztu ostean, BAZTANGO ZAPOREAK izeneko marka sortu dute; marka horretan, irizpide horiek betetzen dituzten produktuak eta ekoizleak biltzen dira. Euren produktuak ezagutarazi eta saltzen dituzte marka horren pean.
Testuingurua eta helburuak
Helburuak: Mendialdea ez dadila nekazaritzarik gabeko eremu bat bilakatu.
Inplementazioa: faseak
2. Fasea: Hamahiru ekoizle bildu dira Baztango Zaporeak elkartean. Gehiago sartzeko bidean dira. Elkarte horrek Baztango ekoizleak eta lehen sektorea ezagutarazi ditu, eta ikusgarritasuna eman die. Denda txikietan eta merkatuan saltzen dituzte euren produktuak.
Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak
Indarguneak: Herritar eta ekoizle askok parte hartu dute, eta sentsibilizazio lan handia egin da. Eskualdeko lanbide heziketa berritzeko eginahalean, eta elikadura burujabetza sustatzeko eta indartzeko estrategiaren barruan, lehenbiziko sektorearekin loturiko ziklo arautua abiarazi dute.
Ahulguneak: Lehen sektorean lan egingo duen jendea falta da. Ez dago erreleborik. Ez da erraza hori bermatzea.
Info osagarria
Elikadura Kontseilua sortu da (erabat berritzailea).
Zer jan holako Baztan kanpaina abian jarri da, elikadura lehen planoan jartzeko. Abiapuntua elikaduraren inguruan dagoen utzikeria izan da.
Baztandarren Biltzarrean egiten den herri bazkarian (1.500 lagun), ahal diren produktu guztiak bertakoak izatea bultzatu da.

