Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Barrundiako ekonomatoa
Hasiera data: 2009
Lurraldea: Araba
Herria: Barrundia
Biztanle kopurua: 883
Kontaktua: oktekonomatoa@gmail.com
OKT Elkartea (Barrundia kontsumitzaile taldea), Barrundiako Ekonomatoa, bertan bizi den pertsona multzo batek osatzen du, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan legezko elkarte gisa bildurik, irabazi asmorik ez duen talde bat osatu dute. Hala, hamar urte daramatzate euren udalerrian jarduerak bultzatzen.
Askotariko jarduerak gauzatzen dituzte, euren osaeran markatuta dituzten helburuak lortzen laguntzeko. Nagusietako bat da bazkideen eskura leku bat jartzea, ez bakarrik sozializatzeko eta topagune izateko, baita egunero kontsumitzen direnak salerosteko eta trukerako leku izateko ere, betiere bertan ekoitzitako produktuak eta agroekologiaren eta elkartasunaren irizpideak betetzen dituztenak.
Testuingurua eta helburuak
Helburuak: Hemengo elikagai agroekologikoen ekoizpena bultzatzea. Produktibista ez den nekazaritza eredu bat bultzatzea, izan dadila soziala eta elkartasunezkoa, enplegu eratzailea, eta ingurumena babesten duena eta lurrari lotua. Harreman zuzenak eta bidezkoak erraztea ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, eta merkaturatze zirkuitu laburrak bultzatzea. Kontsumo arduratsuaren bitartez, kultura, tradizioak, herritarrak eta azken batean gure landa ingurunea zaintzen laguntzea.
Inplementazioa: faseak
Udalerriko jendea informatzea eta batzartuta erabakitzea datozen pausoak.
Elkartea / ekonomatoa sortzea.
Ingurunean eragitea eta ekoizleak harremanetan jartzea.
Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak
Praktikaren indarguneak: herritarren partehartzea.
Info osagarria
FInantzaketa: Finantzaketa Azken lau urteetan hitzarmena egin dute Barrundiako Udalarekin. Unean uneko laguntzak izan dituzte lanpostu bat sortzeko eta materiala erosteko.
Beste baliabide batzuk: Bazkideen borondate lana dago batetik, eta proiektua abiatzeko ekoizleek gordailuan utziko dituzten produktuak, bestetik. Lokal bat dute Barrundiako Udalak utzita, eta oraintsu birmoldatua eta berregokitua izan da, zerbitzua modu erosoan eta egokian eman dezaten. Jende talde bat dago inplikatua proiektuan, eta berrehun bazkideren babesa eta bermea dute. Auzolana da proiektuaren oinarria eta zerizana.

