Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Bakaikuarrok
Hasiera data: 2018
Lurraldea: Nafarroa garaia
Herria: Bakaiku
Biztanle kopurua: 353
Kontaktua: bakaikuarrok.denda@gmail.com
Bakaikuko (Nafarroa) bizilagunek indarrak batu dituzte, eta herri kooperatiba bat sortu dute herriarentzako estrategikoak diren proiektuak abiatu asmoz. Lehena izan da herrian zabaldu berri duten denda. “Bakaikuarrok” du izena proiektuak, eta bizilagunen geroa era komunitarioan marraztea du xede.
Testuingurua eta helburuak
Etorkizunerako bideorria marrazten ari zirela, herrian zuten denda bakarra itxi zen (2022ko otsailaren 28an), bertako jabeak erretiroa hartu eta gero. Hala, egoera hori plan estrategikoaren barruan sartzea eta lantzea erabaki zuten. Izan ere, oso garrantzitsutzat jotzen dute denda bat izatea, batetik, herritarrei zerbitzua eskaintzen dielako eta ez dutelako zertan kanpora joan beharrik erosketak egitera; bestetik, dendak herriari bizia ematen diolako eta bizilagunen arteko harremanak sustatzen dituelako, bultzatzaileek azaldu legez.
Inplementazioa
Hitzetatik ekintzetara salto egiteko, bazkidetza kanpaina abiatu zuten. Orotara, 3 astez egon ziren proiektuaren berri ematen, eta 235 bazkide lortu zituzten (330 biztanle ditu herriak). Bazkideek 60 euroko ekarpen bakarra egiten dute (Nafarroako kooperatiben legeak finkaturiko gutxienekoa), eta inoiz kooperatibatik ateratzeko asmoa erakutsiko balute, diru hori itzuli egingo litzaieke. Aurrera begira, batzarrak erabakiko du hilean kuotarik ipiniko ote den edo ez.
Ebaluazioa, indarguneak eta ahulguneak
Indarguneak: Herritarren arteko kohesioa sustatzea; herriarekiko atxikimendua indartzea; filosofia publiko-komunitarioa indartzea.
Ahulguneak: hasieran, jendearen parte-hartzea kostatu egiten da.
Finantzazioa
50.000 euroko dirulaguntza jaso dute Landa Garapenerako programa batetik; Europako eta Nafarroako Gobernuko fondoetatik jasotako ekarpena.
Bazkideek egindako diru ekarpena (bakoitzak 60 euro).

