Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Auzozaintza
Hasiera data: 2022
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Hernani
Biztanle kopurua: 20.588
Hernani Burujabe egitasmoaren baitan (tokiko garapen jasangarriaren inguruko plan estrategikoa), AUZOZAINTZA Sare Publiko-Komunitarioa programa jarri du martxan Hernaniko Udalak. Proiektu honek hautatu gabeko bakardade egoera hauskorrean dauden adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea eta hauen zaintzan ari diren langileen lan baldintzak duintzea du helburu.
Testuingurua eta helburuak
Helburuak: adineko pertsonak bakardade egoeran bizitzetik, bere auzo edo komunitatean bere bizitza modu autonomoan garatzea izango da. Bestetik, zaintzaren eta mendekotasunaren esparruan lan egiten duten emakume migranteen inklusio soziolaborala sustatzea.
Ezaugarri nagusiak:
Zaintza lanetara dedikatzen diren emakume migratuen inklusioa bultzatzea. Adinekoen eskuhartze blokean Bidelagun figura Hernanin sortua den Maitelan kooperatibako kideek egingo dute. Maitelan kooperatiba irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da , Hernanin zaintza lanetara dedikatzen diren emakumen migratu batzuen artean sortu dutena. Langile hauek jardunaldi osoko lanaldia izango dute eta horren barruan, jardunaldiaren %15a formaziora dedikatua. Lehen fase honetan euskara klaseak jasoko dituzte, horrek aurrera begira lan inklusioan lagunduko dietelako. Langile hauek Gipuzkoako eskuhartze sozialeko lan-hitzarmenaren araberako baldintzak izango dituzte.

