Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak> Asparrena
Hasiera data: 2002
Lurraldea: Araba
Herria: Asparrena
Biztanle kopurua: 1600
Kontaktua: Asparrenako Udala
Asparrena Arabako udalerria da eta ekialdeko Lautadan dago, Nafarroaren eta Gipuzkoaren mugan. Hamar herri hartzen ditu udalerriak. 1.600 biztanle baino gutxi gehiago ditu, eta historikoki batera landu ditu lehenengo sektoreko ekonomia, abeltzaintza eta nekazaritza, eta industria, batik bat hirigune nagusian, Araian (1.250 biztanle), garatzen dena. Bere kokalekua, Altzania mendikatearen oinetan baitago, gaur egun Aizkorri – Aratz parke natural gisa ezagutzen dena gehiago, zur, ur eta mineral baliabide ugarirekin, guztiz erabakigarria izan da bertan sortu den industriarentzat. Errotak, burdinolak eta siderurgia izan dira joan den mendeko 80. urteak arte gure ekonomiaren eragilea.