Aramaixo Baserri Barri

telefonoa 945 445 016 | lokalizazioaBizente Goikoetxea plaza, 1 01160 Ibarra (Aramaio), Araba | webguneawww.aramaio.eus
Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Aramaio Baserri Barri

Lurraldea: Araba
Herria: Aramaio
Biztanle kopurua: 1.543
Kontaktua: Aitor Larrañaga, Aramaioko Landa Garapeneko teknikaria

Arlo produktibo ezberdinetatik sustatutako ekimen partehartzailea da Aramaixo Baserri Barri. Landa garapen eredu bat martxan jarri asmoz Aramaioko gaur egungo baliabideak ustiatu eta balioa emateko ekimena da.

Testuingurua eta helburuak

Azken urteetan Aramaioko lehen sektorean zabaltzen ari den mugimendua.
Helburuak: Arlo askotako taldeen elkarlana bilatzen da, guztien artean bidea irekitzeko norantz eta ekonomiarako, gizarterako eta ingurumenerako jasangarria izango den herrira baterantz. Udala eta herriko beste eragile batzuk elkarrengana gerturatzean datza. Horrela, herriko hainbat eragile publikok zein pribatuk bat egingo dute, herriko proiektu estrategikoak lantzeko orduan.

Inplementazioa

Hainbat urtetan hainbat talde eratu dira Aramaion, eta taldeak sektoreka sailkatzen dira (frutagintza, barazkigintza, Ondarea Babesteko Taldea, kontsumitzaileen taldea…).
Aramaixo ekimena: Arlo askotako taldeen elkarlana bilatzen da, guztien artean bidea irekitzeko norantz eta ekonomiarako, gizarterako eta ingurumenerako jasangarria izango den herrira baterantz. Udala eta herriko beste eragile batzuk elkarrengana gerturatzean datza. Horrela, herriko hainbat eragile publikok zein pribatuk bat egingo dute, herriko proiektu estrategikoak lantzeko orduan.
Aramaixo ekimenaren ondorioz sortuko diren talde guztiek lantalde plural eta handi bat osatuko dute: Aramaixo Baserri Barri.

Praktikaren puntu fuerteak

Aramaion nekazaritza eta abeltzaintza gain behera badoa ere, nahiko baliabide pertsonal, tekniko eta natural dago egoerari buelta emateko. Azken urteetan hainbat talde eratzen ari dira sektoreka.

Info osagarria

Honako taldeek osatzen dute Aramaixo Baserri Barri: Aramaixoko Sagarzalien Elkartie (ASE), ARBEL, Aramaioko Ondarea Babesteko Taldea (AOBT), Aramaioko Kontsumo Taldea, Amillena Turismo Taldea.
Ekimenaren eraginez sortutako beste taldeak: Aramaioko ortuzainen taldea; Esne ekoizleen taldea; Arrautza ekoizleen taldea; Jarindo, Aramaioko ganaduzainen taldea; Eztigileen taldea.