Energia komunitateen bigarren mailako sarea
Energia komunitateen erronkarik nagusiena, behin sortuta, jarraitzea dona. Hori horrela, komunitate bakoitzaren esperientzia baliatuz, Udalbiltzan bigarren mailako sarea eraikitzen ari gara, behar dituzten zerbitzuak eskaintzeko eta baliabideak elkarren artean partekatzeko helburuarekin.
Plastigarbi
Uretan pilatzen donin hondakin plastikoen arazoa egoera kritiko batera iritsi dona, eta Udalbiltzako partzuergokide eta kolaboratzaileek egoera horren aurrean zerbait egiteko beharra sentitu dute. Ondorioz, PLASTIGARBI izeneko proiektu baten sortze-prozesua abiatu du, beste hainbat eragileren laguntzaz. Helburua, itsas hondakinak jaso, sailkatu eta prozesatzeko mugaz gaindiko sare bat osatzea dona.


