Skip to main content
GEURETIK_SORTUA_def

Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak eta kulturak baino ezin dute egin. Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara.

Euskarazko eskaintza kulturala ez da nahiko genukeen bezain zabala, eta horri erantzuteko asmoz sortu zen Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala. Lehen bi edizioei esker, zazpi lurraldeetako hainbat herritara iritsi dira 40 euskal sortzaile baino gehiagoren lanak, lau arte-diziplinatakoak.

https://www.youtube.com/watch?v=FGp3WpnHaA8&t=1s

GEURETIK SORTUAK

Geure herriaren kontakizun afektiboa garatzen jarraitzeko, eta euskarazko sorkuntza eta sortzaileak Euskal Herriko bazter guztietara iritsi daitezen: Geuretik Sortuak-en hirugarren edizioa abian da.

Agenda

 

2026an, Geuretik Sortuak-en hirugarren edizioan izango diren emanaldien berri emango dizugu, hilabetez hilabete.

Mon
Tue
Wed
Thu
Fri
Sat
Sun
M
T
W
T
F
S
S
30
31
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
1
2

Emaitzak

 

Honako atalean ezagutu ahal izango dituzu Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizio honek eman dituen fruituak. Komikigintza, Literatura, Zinegintza eta Antzerkigintzako 30 lan sortu dira 2025ean zehar, Geuretik Sortuak bekari esker; 2026an, halaber, hauez goatzeko aukera egongo da, zirkuitu baten bitartez (ikus ‘Agenda’ atala).

Komikigintza

‘Zazpikiak
bat’

Euskal Herriaren zazpiki dira Eñaut Aiartzaguena, Amane Apalategi, Uxue Bereziartua, Usue Egia, Patricia Etxegarai, Eneritz Ibarra eta Asier Iturralde GASTON komikigileak. Bakoitzak gure herriko gune ezberdin batean oinarrituta garatu du bere lana. Aiartzaguenak Etxarri-Aranatzen eta Ataunen arteko gerra garaiko estraperloa irudikatu du; Apalategik, Hernaniko zenbait herritarrek euskararekiko duten harremana; Bereziartuak Larraun, Betelu, Araitz eta Lekunberriko Neskato onak irudikatu ditu; Egiak, Legorretatik, bi txoriren elkarrizketa; Etxegaraik, Ziortza-Bolibarko etxea utzi behar duen emakume baten gorabeherak; Ibarrak Atharratzeko hormetan topatutako mezu misteriotsu batzuen istorioa; Gastonek, azkenik, Mutrikuko gida gastronomiko berezi bat.

Bilduma osoa irakurri

Literatura

‘Hamaika irakurtzeko jaioak’

Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako literatura-bilduma honetan, hamaika idazlek hamaika ipuin sortu dituzte, bakoitza Euskal Herriko gune batean kokatua. Bilduma honen barruan, hamaika narrazio aurkituko ditu irakurleak: Atxondon egon da Miren Artetxe Sarasola, Gorlizen Maitane Perez, Amasa-Villabonan Maitane Nerekan Umaran, Nafarroako Goi Erriberan Zigor Garro, Baigorrin Naia Arantzamendi, Aulesti, Amoroto eta Munitibar herri multzoan Oier Guillan, Ikaztegietan Peru Calabaza Saban, Oiartzunen Saioa Iribarren eta Ander Basaldua, Etxalar, Arantza, Bera eta Lesakan, Goiz Eder Iturain, Asparrena eta Ziordian Ixabel Agirresarobe, eta Ortzaizen Garazi Albizua.

Bilduma osoa irakurri

Zinea – Film laburrak

Lau haizeetara

Euskal Herriaren luze-zabalean, lau haizeetara hedatzen diren istorioak bildu dituzte lau zinegilek aurtengo edizioan. Raul Barreras karrantzarrak Bitartean, gero izeneko lana ondu du Baztango bailararen txokoetan; Aitor eta Izaro Arruti anai-arrebek Mintzo zen film laburra sortu dute Elorrion izandako esperientziatik abiatuta; Olatz Ovejerok Larrabetzun oinarritu du bere Ikusi Makusi izeneko pieza; eta Alba Lozanok, azkenik, Zumaia izan du kokaleku Aho Beltza izeneko laburra sortzeko. Euskal Herria irudiz kontatzeko lau modu, edo lau haize-bolada fresko.

Antzezlanak

PROMESARIK TXIKIENA · Infinitudrama

Lau lagun, fikzioak elkartuta. Eszenatokia prest, dir-dir egin dezaten. Airean, elkarri inoiz egindako promesa guztiak. Ezkutuko lagun batek opari bat dakar lagun anonimoen arteko ospakizun kritiko honetara. Publikoa eskutik helduta, edo hobeto, hatz txikitik helduta, elkarren lagun izateko bidaiari ekingo diote aktorrek. Hasi aurretik: presta zaitez kantu eta pozerako, eta, nola ez, presta zaitez dezepziorako.

IZEBA TXIRRITA · Zelako Kultur Ideiak

Antzezlanak 1936ko altxamendu frankistatik abiatutako bidaia bat proposatzen du, memoria kolektiborako ariketa bat: mudantza baten erdian, zoriak nerabe bi eta euren izeba zaharra elkartuko ditu familiaren etxe zaharrean. Kutxaz kutxa, izebaren bizitzarekin lotutako sekretuz betetako altxorrak eta pasadizoak aurkituko dituzte. Nerabeek hasieran ez diote kasu handirik egingo, baina pixkanaka ikusiko dute iraganeko istorio horiek zein bizirik dauden oraindik.

FRANKOPOLEON · KulturarteCo.

2070. urtea. Frankopoleon estatu duala… Zerk egiten gaitu euskaldun? Noren begiradapetik begiratu, mugatu, mututu, mutilatu edota depilatzen gaituzte? Zenbat hizkuntza hitz egiten ditugu euskaldunok? Zein euskara hitz egiten dugu? Nondik gatoz? Nola bukatuko dugu?

ETXEA · amaHiru

Berrehun metro karratuko etxe batean gaude. Sabai altuak, haritz egurrezko zoruak eta kaobazko ateak. Hemen ezkerretara egongela nagusia, lan prekarioaren ondoan. Aurrerago veste egongela txikiago bat, inoiz lortuko ez dituzun ametsez betea. Sukaldea hor parean, bidean ahaztu zenituen lagunen jangelarekin konektatua. Bi komun, amak saldu duen etxean bezala, biak bainuontzi eta nostalgiaz hornituak. Dena oso argitsua, zure etorkizuna ez bezala. Hiriko teilatu guztiak ikusten diren hiru balkoi ditu: Itsaso, Pello eta Sebas. Gure protagonistak. Logelan amona, etxe honen jabe, zaintzaile eta presoa. Bizitzera sartzeko modukoa. Aukera paregabea.

TXONDOR PLAZA · Argimalutak

Ke artean, egur artean eta isiltasunean, ikazkinek menditan ziharduten belaunaldiz belaunaldi. Haien ofizioa, ia desagertua, naturarekiko lotura sakona zeukan bizimodu xumearen lekuko izan zen. Txondor Plaza ikuskizunak oroimen hori bizirik mantendu nahi du zirku-antzerkiaren bitartez. Antzezle bakar batek ikazkinari bizia ematen dio basoan emandako azken egunak irudikatuz; arnasa hartzen duen eta kea darion txondorraren ondoan, bere etxola, ohiko tresnak… eta inguruan dabilen muxar ipurtarina.

ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN · Imanol Epelde

Bagara, baina ez dakigu oso ondo nor. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan. Bagaude, baina ez dakigu oso ondo non. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean. Bagoaz, baina ez dakigu oso ondo nora. Ez norbanako bezala, herri bezala. Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Unorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN. Letra bat da ikuskizuna (spoken word-arekin), (berariaz sortutako) kantu (elektroniko) bat, (pantailan proiektatutako) ikus-entzunezko bat.

BI BASO BAT UR · Metrokoadroka

Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko dugu; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, modu alai batean.

KOLAPSOA · Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedro

Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik. Azken orduko gertaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.

01 FASEA

Hainbat udalerri aukeratu dira Euskal Herri osoan zehar, lurraldetasun orekari erreparatuta. Halaber, sortzaile edo kulturgileak hautatuko dira parekidetasuna eta arlo aniztasuna kontuan hartuta. Hautaketa hau deialdi publiko bitartez egin da 2024ko abenduan. Ostera epaimahai batek hautatuko ditu udalerri horietara hobekien egokituko diren sortzaileak, lanaren kalitatea, moldagarritasuna eta beste hainbat irizpide kontuan hartuta. Hirugarren edizio honetan, literatura, komikigintza, antzerkigintza eta zinemagintza izango dira lau kultur diziplinak.

02 FASEA

2025ean zehar sortzaileek sormen egonaldiak egingo dituzte esleitu zaien herrietan. Hiru astera bitarteko egonaldiak izango dira, 2025eko urtarriletik hasita iraila/urrira bitarte egin ahalko direnak. Sortzaileen beka, otorduak, joan etorriak, ekoizpenaren eta emanaldien gastuak estalita egongo dira, sormen-bekaren kopurutik at.

03 FASEA

2026an zehar burutuko da. Znebait udalerritan kulturgileek sortutako artelanen argitalpen edo aurkezpena eta hedapen zirkuitua dira fase honetako betebeharrik garrantzitsuenak. Antzerkiaren alorrean, emanaldiak beste edozein antzerki emanaldi bezalakoak izango dira. Zinegintzaren alorrean, hainbat film labur aurkeztuko dira udalerrietan, bertan parte hartu duen zuzendarietako baten presentziarekin. Literaturaren alorrean, liburuaren aurkezpena egonaldian idazleren bat izan duten udalerrietan egingo da. Komikigintzaren alorrean ere, komikigintza esleitu zaion udalerrian eta hala nahi duen beste edozein udalerritan ere argitalpen honen aurkezpena egingo da. Horrez gain, tailerrak, solasaldiak eta mahai-inguruak ere antolatuko dira.

Horrez gain, erakusketa ibiltari bat ere egingo da. Erakusketa horrek Geuretik Sortuak-en azalpena eta sormen-prozesuak erakutsiko ditu. Udalerri bakoitzean 1-2 astez egongo da.

Geuretik Sortuak ekimenaren hirugarren edizioa martxan dago. 2025 eta 2026 urteak hartuko ditu, eta behean zerrendatutako sortzaileek eta herriek hartuko dute parte.

Balioespen batzordea

Literaturan

Danele Sarriugarte Mochales (idazlea eta itzultzailea)

Komikigintzan

Asisko Urmeneta Otsoa (komikigilea eta irudigilea)

Antzerkigintzan

Kepa Errasti Gorroño (aktorea eta gidoilaria)

Zinegintzan

Estibaliz Urresola Solaguren (zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea)

Hirugarren edizioko sortzaileak

Literatura

  • Naia Arantzamendi
  • Miren Artetxe
  • Ixabel Agirresarobe
  • Garazi Albizua
  • Peru Calabaza
  • Zigor Garro
  • Saioa Iribarren
  • Goiz Eder Iturain
  • Maitane Nerekan
  • Maitane Perez

Komikigintzan

  • Eñaut Aiartzaguena
  • Amane Apalategi
  • Uxue Bereciartua
  • Usue Egia
  • Patricia Etxegarai
  • Eneritz Ibarra
  • Asier Iturralde GASTON

Antzerkigintzan

  • Metrokoadroka konpainia
  • Jon Ander Urresti
  • Infinito taldea
  • Argimalutak konpainia
  • amaHiru konpainia
  • Zelako Kultur Ideiak
  • Ekhiñe Famoso
  • Imanol Epelde

Zinegintzan

  • Raúl Barreras
  • Alba Lozano
  • Olatz Ovejero
  • Aitor eta Izaro Arruti

Euskal Herria kontatu.
Ahots anitzek kontatu.
Batak besteari kontatu.
Lokaletik unibertsalera kontatu.
Herriz herri kontatu.

GEURETIK SORTUAK.

LEHEN EDIZIOA
2021-2022

Oñati, Bergara, Antzuola, Elgeta, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zumaia, Zaldibia, Oiartzun, Hernani, Galdakao, Ondarroa, Berriatua, Arrigorriaga, Larrabetzu, Leitza, Bera, Lesaka, Lodosa, Sartaguda, Andosilla, Mendabia, Tafalla, Atarrabia, Uharte, Etxarri Aranatz, Araitz, Betelu, Larraun, Zuia, Artziniega, Uztaritze, Baigorri, Urepele, Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzu-Zunharre eta Etxebarre.

BIGARREN EDIZIOA
2023-2024

Hernani, Segura, Oiartzun, Legutio, Amasa-Villabona, Zumaia, Zaldibia, Ataun, Bergara, Usurbil, Larrabetzu, Ziortza-Bolibar, Berriatua, Ajangiz, Errigoiti, Muxika, Antzuola, Aiherra, Amoroto, Aulesti, Munitibar, Mutriku, Berastegi, Leitza, Araitz, Larraun, Betelu, Bera, Lesaka, Sara, Urruña, Uharte, Atharratze, Sartaguda, Andosilla, Sesma, Mendabia eta Lodosa.

HIRUGARREN EDIZIOA
2025-2026

Astigarraga, Ajangiz, Muxika, Amoroto, Aulesti, Munitibar, Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri, Arantza, Bera, Etxalar, Lesaka, Asparrena, Ziordia, Ataun, Etxarri-Aranatz, Atxondo, Baigorri, Baztan, Berastegi, Leitza, Berriatua, Elorrio, Galdakao, Gorliz, Hiriburu, Hernani, Ikaztegieta, Larrabetzu, Legorreta, Mutriku, Oiartzun, Ortzaize, Plentzia, Usurbil, Villabona, Ziortza-Bolibar, Zumaia, Atharratze, Mendabia, Lodosa, Sartaguda, Andosilla eta Sesma.