Hurbiltzen

2002. urtetik Euskal Herria hurbiltzen, harremanak ehuntzen eta mugen gainetik kohesioa lantzen.

4. Itsasu-Etxauri.jpg

Senidetzeen garapenaren bitartez, Hurbiltzen programaren helburua da senidetzeak baliatzea Euskal Herria kohesionatzeko, eskualde ezberdinen arteko elkar ezagutza eta harremanak indartzeko. Horretako, Hurbiltzen programa Euskal Herriko udalerrien artean dauden elementu komunetan (historia, euskara, kultura) oinarritzen da lurralde horretan dauden era guztietako trabak (batez ere administratibo eta juridikoak) gainditzeko xedez.

Udalbiltzak, Euskal Herriko hiru eremu politiko administratiboetan kokaturik dauden herrien artean harreman berriak eraiki eta sustatu nahi ditu parekideak izan daitezkeen eragile sozialen arteko harremanak sortuz edo sendotuz, eta sare filosofia landuz.

Euskal Herria Hurbilduz!

Honakoak dira egun Euskal Herri mailako senidetzak:

  • Lau Uharteak: Uharte (N), Uharte Arakil (N), Uharte Garazi (NB) eta Uharte Hiri (NB)
  • Lizarra-Donibane Garazi
  • Antzuola-Aiherra
  • Uztaritze-Tolosa
  • Senpere-Altsasu
  • Azpeitia-Hazparne
  • Tafalla-Baigorri
  • Kanbo-Deba
  • Lekunberri-Lekunberri
  • Iruñea-Baiona
  • Atharratze-Otsagabia
  • Makea-Zeanuri
  • Sara-Ataun
  • Larresoro-Leaburu
  • Donapaleu-Zangoza
  • Hendaia-Arguedas
  • Azkaine-Lesaka
  • Ezpeleta-Ibarra-Ordizia
  • Tutera-Maule
  • Itsasu-Etxauri
  • Urdiñarbe-Santutxu
  • Muskildi-Idiazabal

Euskal Herri mailako bestelako harreman-sareak::

  • Pasaia-Lezo-Oiartzun-Orereta / Zuberoako Basabürüa
  • Iparra-Hegoa (Segura-Urruña-Azkaine)
  • Euskal Herriaren Eguna: Getxo (Algorta)-Lizarra-Ibarra-Ziburu
  • Nafarroaren Eguna
  • Baztandarren biltzarra (Baztan-Baigorri)
  • Fazeria eguna (Aezkoa-Garazi).