Beka deialdia

Geuretik Sortuak proiektuan artistek parte har dezaten beka deialdi bat zabaldu genuen 2021. urteko urtarrilean. Bertatik 72 proiektu jaso genituen: 24 literaturan, 26 antzerkigintzan eta 27 zinegintzan. Udalbiltzako zuzendari, ordezkari eta teknikariez, eta kultur munduko hiru adituz osatutako epaimahai batek 26 proposamen hautatu ditu, apirilaren 19an publiko egin zirenak.

Balioespen Batzordea

Esleipena egiteko Balioespen Batzordea osatu zuen Udalbiltzak, eta martxoaren amaieran elkartu zen lanen sailkapena egiteko. Batzordea osatu duten kideak ondorengoak dira:

  • Ainara Iraeta Usabiaga (Udalbiltzako udalgintzako teknikaria), bozkarik gabe
  • Arkaitz Almorza Muro (Udalbiltzako udalgintzako teknikaria), bozkarik gabe
  • Martin Oteiza Lasagabaster (Udalbiltzako idazkaria), bozkarik gabe
  • Lide Hernando Muñoz (Udalbiltzako Kultura teknikaria), bozkarekin
  • Angel Jabier Asurmendi Sainz (Udalbiltzako Lehendakaria), bozkarekin
  • Koro Etxeberria Tolosa (Batzorde Eragileko kidea), bozkarekin
  • Itziar Amezaga Epalza (Batzorde Eragileko kidea), bozkarekin
  • Telmo Esnal Illarramendi (zinegilea), bozkarekin
  • Eneko Arrate Sololuze (antzerki dinamizatzailea), bozkarekin
  • Lur Gallastegi Zendegi (idazlea), bozkarekin

Informazio osatuagoa izateko, jo esteka honetara.