#40urte40gezur

Espainiako 1978ko Konstituzioaren 40. urteurrenaren harira Espainiako Gobernuak zabaldu diskurtsoarekin eta ospakizunekin konfrontatzeko asmoarekin abiarazi genuen kanpaina hau. Kanpainaren bi zutabeak hauek izan dira: 2018ko abenduaren 4ko ekitaldia eta Euskal Herriko geografía zehakatzeko prestaturiko erakusketa.

Ekitaldia 2018ko abenduaren 4ean, Iruñeko kondestable Jauregian gauzatu zen, Iruñeko alkate Joseba Asironen eta AMIko ordezkaritzaren babesarekin. Bertan adierazpena publiko egiteaz gain, 1978ko Konstituzioaren iruzurrak agerian uzten dituen erakusketa inauguratu genuen, 2019. urtean gure geografiako gune ezberdinetan ikusgai izango dena.

40gezur.eus webgunearen bidez erakusketa modu birtualean ikusteko aukera eskaini dugu, euskaraz, gazteleraz nahiz frantsesez.

1. Argazkia.jpg

2. Argazkia.jpg