Segurako Aisialdi Taldea sortzen

Hezkuntza Gipuzkoa
Hasiera data:
2022ko martxoa
Bukaera data:
2022ko ekaina
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Segura
Biztanle kopurua:
1483

Seguran, Aisialdi taldea sortzeko eginiko prozesuan zehar emaniko urratsak azaltzen dira. Hasiera batean, Udaletik modu zuzen batean nerabeentzako, herri mailan itxita zuten gaztelekua kudeatzea eskatu zitzaion Txatxilipurdi elkarteari baina honek, beste tipologia bateko prozesua proposatu zuen, prozesuaren oinarrian, tokikotasuna eta 0km kontzeptuak erdigunean jarriz.

  1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Seguran, pandemiaren etorrerak sortutako paralisiaren edota gatazken ostean, aurrenerabeentzako aisialdi eskaintzan hutsune eta behar handi bat sumatu zen. Behar hori oinarri harturik, abiatu genuen azkeneko seihilekoan zehar aurrera eramandako prozesua.

Aurrez azaldu bezala, hasiera batean, Txatxilipurdi elkarteari gaztelekuaren kudeaketa eramateko eskari zuzena egin zitzaion. Eskaera horretatik, Txatxilipurdi elkartetik tokikotasuna indartzeko helburuaz, Seguran aisialdiaz arduratuko den gazte talde bat eratu eta indartzea izan zen helburu nagusia eta horretarako, prozesu hau babestuko 5 duen talde eragilea sortzea izan zen lehenengo urratsa. Modu paraleloan, abiapuntu bezala, bi hilabetez aurrenerabeentzako aisialdi eskaintza garatu dugu.

  1. Proiektuaren helburu orokorrak

Prozesu honen helburu nagusia, tokikotasuna indartuz, Segurako aisialdian begirada izango duen eta sortu daitezkeen beharrez arduratuko den aisialdi talde egonkor bat eratzea izan da, Txatxilipurdi elkartearen bidelaguntzaz, taldea eratu, formatu eta aurrera begira etorri daitekeenerako ahaldunduz. Norabide beretik jarraituz, Segurako aurre nerabeentzako, abiapuntu bezala balioko duen bi hilabeteko aisialdi eskaintza garatzea ere izan dugu helburu, aurrera begira hau iraunkorra izateko xedeaz.

  1. Ekimenaren ezaugarri nagusiak.

  • Urrats bakoitzean ateratako ondorioek hurrengo urratsaren oinarria lantzen lagundu dute eta aurrez diseinaturiko prozesua bera osotasunean aldatu ez den arren, aurreikusitakoari buelta batzuk eman behar izan zaizkio azken emaitza irudikatutakoa izan zedin.

  • Tokikoa

  • Partaidetzan oinarrituta, herritar eta eragileekin batera burututako prozesua izan da.

  1. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Hasierako abiapuntu bezala balio izan duen bi hilabeteko esperientzia LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egon da. Etorkizunera begirako asmoa, erabiltzaileen adina zabaltzea izango litzateke.

    5. Inplementazioa

        5.1. Faseak eta ekintza planak

  1. Prozesuaren definizioa elkarlanean
  2. Talde eragilearen sorrera

  3. Gazteekin kontrastea eta abiapuntuaren definizioa

  4. Aurre-nerabeentzako aisialdi eskaintzaren diseinua

  5. Segurako Aisialdi Taldearen sorrera

        5.2. Parte hartu duten eragileak:

Hezkuntzaren begirada zabaldu beharra ezinbestekoa da. Hain zuzen ere, eskolatik eta familiatik harago joanda, herria osatzen duten eragileek hezkuntzaren ardura dutela sinesten dugulako. Horregatik, prozesu honetan, eskaera udaletik iritsi arren, herriko beste eragile batzuk inplikatuz talde eragilea/babes taldea sortu zen. Hasiera batean parte hartu zutenak; Udala, Guraso elkartea, euskara elkartea eta hezkuntza alorrean interesa duten herritarrak izan ziren. Horien eginkizun nagusia, herrian garatuko zen prozesua babestea litzateke, eta aurrerantzean prozesu honetatik ateratako S.A.T edota aurrenerabeentzako eskaintza aintzat hartu eta zaintzea ere.

          5.3. Baliabide ekonomikoak

                 5.3.1 Finantzazioa: prozesua aurrera eramateko 13.000€ behar izan dira eta saiatu garen arren ez dugu dirulaguntzarik lortu.

               5.3.2 Beste baliabideak: Danon Gelea izena duen espazio fisiko bat daukagu aisialdia aterpean gauzatzeko. Ahal den guztietan aire librean egiten dira ekintzak. Momentuz 3 hezitzaile-suspertzaile daude.

    6. Praktikaren difusioa: zabalkundea eskolaren bitartez egin zen. Hezitzaileak gelaz gela aurkezpena egitera pasatu ziren. Hortaz gain, gurasoei ere informazioa idatziz helarazi zitzaien.

     7. Ebaluazioa:

Batetik, prozesu osoari dagokionean, udalak oso balorazio positiboa egiten du. Herriko gazteak, herriko haur eta nerabeen aisialdiaz arduratzea oso positiboa da, erreferenteak herrian izateak daukan garrantziarekin.

Bi hilabeteko aisialdi eskaintzari dagokionean, erabiltzaileek egitasmoa oso ondo baloratu dute orokorrean. Irteerak izan dira hobekien baloratu dutena, baita hezitzaile taldea ere. Adin tarte berdina mantentzearena behin eta berriz azpimarratu dute eta ordutegi eta egutegia ere ondo baloratu da.

Hezitzaileek ere balorazio positiboa egin dute.

     8. Praktikaren indarguneak

Prozesuaren hasierako hausnarketa, irteerak eta egindako ekintzak, kanpo zein barne espazioak, antolaketa eredua, asteroko koordinazio bilera finkoak, koordinatzailearen bide-laguntza, hezitzaileen errotazio sistema, hezitzaileen partetik izandako motibazioa eta jarrera, gaztetxoek izan duten zerbitzuarekiko zein hezitzaileekiko jarrera ona eta hezitzaile ordezkoak eskuragarri izatea.

     9. Praktikaren ahulguneak

  • Egitasmoa denboran luzatu beharra dago.

  • Aurrenerabeekin limite eta gatazkak kudeatzen jakiteko baliabide falta dago,

  • Ekintza espezifikoetan, hezitzaile gehiagoren beharra ikusi da.

  • Nerabeekin garbitasun eta txukuntasunaren inguruko lanketa egin beharra dago.

  • Barruko espazioa beraiekin batera sortu eta antolatzea beharrezkoa ikusten da. Bide batez, beraiekin batera arauak adostu beharra dago.



Kontaktua:
Izarra Urdalleta Iraola (alkatea)
Telefonoa:
616456899 616456899
Helbidea:
Lardizabal 5, 20214 Segura
www:
www.segura.eus