Saretuz

Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Gipuzkoa
Hasiera data:
2012 urtean
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Donostia
Biztanle kopurua:
181.652 biztanle

Donostiako kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen aukerak jasotzen dituen Donostiako Mapa burutu du Saretuz-ek. Mapa hau ordea ez da estatikoa, pixkanaka mapa honi aukera gehiago atxikitzea da haien helburua. Hainbat irizpide ditu definituta proiektuak kontsumo kontziente eta arduratsuaz mintzatzeko.

Argazki galeria

1.Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Saretuz eraldaketarako eta emantzipaziorako 2012 urtetik Donostiako udaletxeak laguntzen duen hezkuntza ekimen bat da. Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat dela pentsatzea gustuko dugu. Era berean, amesten dugun gizartean bizi ahal izateko oinarrizkoa den estrategia eta tresna bat da: bizitza erdigunea den eta ekonomia bere zerbitzura dagoen gizarte bat, justizian, emakume eta gizonen arteko eta herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan, lankidetzan… oinarrituta, zaintzak banatuta dauden gizartean oinarrituta.

2.Proiektuaren helburu orokorrak

Donostiako herritarren artean kontsumo-kultura kontzientea eta eraldatzailea sustatzea, bizi kalitate bidezkoagoa eta osasungarria lortzeko, eraldaketa ekonomiko eta sozialari lagunduko diona, herrien, pertsonen, emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak desagerrarazteko.

3.Ekimenaren helburu espezifikoak.

Mapasaretuz tresnaren bitartez, hainbat irizpide betetzen dituzten ekoizpen eta salmenta guneak jasotzen ditu Saretuz proiektuak, nahi duen herritarrak kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea egin dezan. Donostian kontsumo arduratsua gauzatzeko aukera izan nahi du.

4.Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Donostiako herritar guztiei.

5.Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

Red Decrecimiento y buen vivir.

6. Inplementazioa

Faseak eta ekintza planak

Jasotako diru laguntzekin webgune bat egin du Saretuz ekimenak, euskaraz eta gazteleraz. Webgune honetan Donostiako hirian dituzun kontsumo arduratsurako aukerak azaltzen zaizkizu, mapa baten gainean kokatuta. Etengabe elikatzen den webgunea izanik, establezimendu bakoitzaren gainean klik eginez, dituen ezaugarriak ikusteko aukera du interesdunak. Hau da, berrerabilpena, bertakoa den, ekologikoa den…..

7. Parte hartu duten eragileak :

Antiguotarrak, Calcuta ondoan, Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Bidezko Merkataritza, Emaús Gizarte Fundazioa, Fiare, Goiener, Mugarik Gabe, Nortlan, Setem Hego Haizea, Herrien Bidezko Elikadura, Mugarik Gabeko Ekonomistak, Gabiltza, Campo Creativo Cero, Impact Hub Donostia, Sorgin Lore.

8. Finantzazioa: Donostiako Udala eta Gipuzkako Foru Aldundia

9. Eragindako dokumentuak

https://saretuz.eus/dokumentuak/

Kontaktua:
Saretuz
Helbidea:
Duque de Mandas 66, Donostia-San Sebastian
www:
www.saretuz.eus