Herri gasolindegia Goizuetan

Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2016
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Goziueta
Biztanle kopurua:
710

Bizilagunei zerbitzu bat emateko helburuarekin, kooperatiba bat sortu dute gasolindegia kudeatzeko. Proiektua abian jartzeko sortutako gastuak ordaindu ostean, etekinak herrian sustatutako proiektuak bultzatzeko izanen dira, aberetasuna goizuetar guztien artean banatuz.

Argazki galeria

1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Behar bat asetzeko sortu zen proiektua da. Izan ere, herritarrek euren ibilgailuak gasolinaz hornitzeko Hernanira edo Leitzara joan behar izaten zuten, ordu erdiko bidaia eginez; hots, gasolina gastatzen zuten gasolina bila joateko. Hori dela eta, bizilagunei zerbitzu bat emateko helburuarekin, kooperatiba bat sortu zuen gasolindegia kudeatzeko. Proiektua abian jartzeko sortutako gastuak ordaindu ostean, etekinak herrian sustatutako proiektuak bultzatzeko izanen dira, aberetasuna goizuetar guztien artean banatuz. 

2. Proiektuaren helburu orokorrak

 Herriari zerbitzua ematea. Herrian sortzen diren proiektuak bultzatzea.

 3.Ekimenaren helburu espezifikoak.

 Zerbitzua ematea.

4. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Goizuetara gerturatzen diren bizilagunei eta bisitariei.

 5.Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

 Etorkizunean, kooperatiba handitzen denean, herrian jaiotzen diren proiektuak bultzatuko ditu.

6. Faseak eta ekintza planak

  • Herrian galdeketa bat egin zen zerbitzua abian jarri aurretik. Inkestaren bitartez, bizilagunen joera ezagutu nahi izan zuten, eta, batez ere, zerbitzua erabiliko ote zuten jakin nahi izan zuten.
  • Ostean, Bideragarritasun Plan bat garatu zuten eskualdeko Garapen Agentziarekin.
  • Kooperatiba sortu zuten.
    • Burokrazia garatu.
    • 185 bazkide izan zituen lehen kolpean. Egun, 200 ditu.
  • Finantziazioa bilatzen hasi ziren. Udalarekin eta bankuekin lortu dute.
  • Eraikitze lanak.
    • Hornitzaileekin harremanetan jarri.
  • Proiektua abian jarri.

7.Parte hartu duten eragileak: Kooperatibako kideak, Garapen Agentzia (bideragarritasun plana garatzen lagundu) eta Udala (terrenoak utzi ditu doan).

8. Finantzazioa

Proiektua abian jartzeko, Kooperatibako kideek 90 euroko kuota ordaindu zuten. Ostean, 150.000 euroko mailegua eskatu zuten bankuan. Eta Udalak 70.000 euroko mailegua eman dio kooperatibari. Proiektuaren kostea: 250.000 euro izan da.

9. Praktikaren puntu fuerteak

-Herritarrei zerbitzu bat eskaintzea.

-Herri kooperatiba bat sortzea.

10. Praktikaren puntu ahulak

Hilero kontsumo minimo bat egin behar dela bideragarria izan dadin.