"Hariz-hari sorgindu hadi" ibilbidea

Feminismoa Gipuzkoa
Hasiera data:
2016
Bukaera data:
2019
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Segura
Biztanle kopurua:
1483

Bideoaren iturria: Goierri Irrati Telebista

Ibilbide hau fisikoa izateaz gain, sinbolikoa eta aldarrikapenezkoa da. Pausoz pauso, Segurako herriaren historian garrantzitsuak izan diren emakumeen bizipenak berreskuratu dira. Izan ere, emakumeen historian bada zer berreskuratu eta aitortzeko premia. Oharkabean pasa zaizkigu emakume hauetariko asko eta asko, egunerokoan, lan-isilez, Segura posible egin duten ezinbesteko emakumeak dira. Ibilbideko puntu bakoitzean, emakumeentzako garrantzitsuak ziren eta diren gaiak landu dira.

Segurako emakume talde baten ekimenez egindako ibilbide honek, beste emakume batzuk egindako lana aitortzen du, emakumeak elkar babestu eta elkarrekin ahalduntzeko helburuarekin

 

Argazki galeria

1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

2015ean Segurako Lehenengo Berdintasun Plana onartu zen. Ordutik, Udalarentzat lehentasunezkoa izan da herrian Berdintasun politikak sustatzea.

Bide horri eutsiz, 2017an Segurako Emakumeen jabekuntza eta parte hartze sozial eta politikoaren inguruko lanketa abiatzen da. Bertan, hiru lan lerro definitzen dira jabekuntza programaren baitan: “Eskola feminista”, Liburutegiko “Txoko Feminista” eta “Emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko ibilbide turistiko-pedagogikoa” (aurrez, 2016an martxan ipinitako asmoa).

2. Proiektuaren helburu orokorrak

  • Segurako emakumeen jabekuntza eta parte hartze-sozial eta politikoa modu sistematiko batean sustatzeko programa bat bultzatzea.

  • Feminismoarekin lotutako eduki eta gogoetak partekatzeko espazioak (fisiko naiz sinbolikoak) sortzea Segurako emakumeentzako.

  • Emakumeak ersigunean jartzea, gai garela sinestea eta erakustea.

  • Seguraren “nortasuna” feminismoarekin ere lotzea.

3. Ekimenaren ezaugarri nagusiak.

Hamabi emakumez osatutako lan taldea hiru astean behin batzen ibili zen (Kanpo Aholkularitza batean gidaritzapean) Segurako emakumeen memoria Historikoa berreskuratzeko ibilbide Turistiko Pedagogikoa osatzeko.

Ibilbide hori osatuko zuten Segurako “toki” horiek berreskuratzeko lana, abiapuntua izan zen herriko emakumeekin lanean hasteko, haiekin espazioak partekatu eta elkarlana abiatzeko.

Lan taldea osatuta, bertan emakumeak ziren protagonista, parte hartuz ikasi baitzuten parte hartzen.

Tokiak” ezin ziren edozein modutara berreskuratu. “Toki” bakoitzean lanketa zehatz bat egin behar zen eta horrek eragin positiboa izan zezakeen emakumeen ahalduntzean.

Segura udalerri euskalduna izanik, Jabekuntza programaren baitan garatzen diren ekimen guztiak euskaraz dira. Kasu honetan, lanketaren ondorioz sortutako euskarriak ere. Udalari garrantzitsua iruditzen zaio berdintasunaz eta feminismoaz euskaraz jarduteko espazioak ahalbideratzea.

4. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Lan talde eragilea 12 emakumez osatua izan zen. Gerora, lanketa hortatik ateratako emaitza, ibilbide turistiko pedagogikoa, herritar zein bisitari orori eskaintzen zaio.

5. Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

Eskola feminista” eta Liburutegiko “Txoko Feminista”.

6. Inplementazioa

    6.1. Faseak eta ekintza plana

    • Tokiak identifikatzeko irizpideak zehaztu

    • Tokien lehen zerrenda osatu

    • Tokietan landu litekeena aztertu

    • Elkarrizketak egin

    • Tokien zerrenda definitiboa osatu

    • Toki bakoitzean zehazki landuko dena adostu

    • Euskarri turistikoak adostu

    • Euskarri pedagogikoak adostu

    • Euskarri turistikoak sortu

    • Euskarri pedagogikoak sortu

    • Aurkezpena eta zabalkundea

    6.2. Parte hartu duten eragileak : herriko emakumeak eta udala.

    6.3. Baliabide ekonomikoak:

            6.3.1 Finantzazioa: lanketa feminista bere osostasunean lantzeak (Eskola feminista, liburutegiko Txokoa eta ibilbide turistiko pedagogikoa), 12.350 euroko kostua suposatu zuen. Aurrekontu hortan, ibilbideak 9.800 euroko partida izan zuen.

Segurako Udalak 5.040 euro ordaindu zituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bi dirulaguntza eman zituen proiekturako. Alde batetik, Berdinbidean Programaren 2016ko deialdiaren baitan, 2.310 euro eta bestetik, Berdintasun sailak 5.000 euro.

7. Eragindako dokumentuak: webgunea

8. Praktikaren difusioa: internet bidez. Ibilbidearen web gune propioa sortu da. Komunikabideen bitartez ere, proiektuaren berri eman izan da.

9. Praktikaren indarguneak: herriko emakumeek, herriko emakume erreferenteak agerira atera zituzten. Herritarrak, herritarrekin eta herritarrentzat.

Kontaktua:
Izarra Urdalleta Iraola (alkatea)
Telefonoa:
616456899 616456899
Helbidea:
Lardizabal 5, 20214 Segura
www:
www.segura.eus